2008/12/23
2008/12/22
Eutsi!
2008/12/18
Txoborro magoa
2008/12/17
Berba Zirkuitoa
2008/12/12
Santa Luzia azoka
2008/12/11
Jon Plazaola
2008/12/10
Saharako barrenak miatzen
Datorren abenduaren 11n Asier Arantzabalek eta Mila Gallastegik "Sahararen barrenak miatzen" diaporama aurkeztuko dute. Saharako basamortuan, Tassili N'Ajjeren inguruan egindako bidai bitxia erakutsiko digute. Ikus-entzunezkoa Laudioko Basalarrina elkartearen egoitzan, arratsaldeko 19:30etan izango da.
2008/12/09
Ander Lipus
Pasa den azaroaren 13an Ander Lipusek "Hala mintzatu zen zapatrusta" izeneko antzezlana aurkeztu zuen Laudion eta berbalagunok hau ikusteko aukera izan genuen. Hona hemen argazkiak:
2008/12/05
Durangoko azoka
2008/12/03
Euskaraz bai
Datorren abenduaren 13an Kontseiluaren 10.urteurreneko Ekitaldi Nagusia ospatuko dugula gogora arazi nahi dizuegu. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan Barakaldoko BEC-n izango da. Doako sarrerak http://www.nierebanoa.com/ -n eskuratu ditzakezue. Euskararen normalizazioaren alde, eman dezagun pausu bat aurrera!2008/12/01
Berba Zirkuitoa
2008/11/28
Go!azen
2008/11/25
Berbalagunak Txakolindegian
Pasa den ostiralean Aiaraldeko Berbalagunak Urduñan bildu ginen "Gure ahaleginak" txakolindegia bisitatzeko. Eguraldi kaxkarra izan arren primeran pasatu genuen!!
2008/11/24
Zuk zuk jaunaren alfabetoa
2008/11/21
Ipuin Kontalaria
2008/11/19
"Gure ahaleginak" Txakolindegia
Datorren azaroaren 21ean, bisita bat antolatu dugu Urduñako "Gure ahaleginak" Txakolindegira. Arratsaldeko 16:15ean Urduñako Foru Plazan geratu gara denok elkarrekin joan gaitezen. Sarrerak 6€ balio du eta edonor joan daiteke. Txakolindegia bisitatzeko eta Aiaraldeko berbalagunak ezagutzeko aukera ezinhobea da!!!
2008/11/14
Euskal liburuen aretoa
2008/11/13
Aiaraldean ingurumena zaintzeko bideak
2008/11/12
Hala mintzatu zen Zapatrusta
2008/11/10
Euskara praktikatu nahi?
2008/11/04
Bring it on
2008/10/28
Orozkoko aurkezpena

Bertara hurbildu ziren herritarren zalantzak argitu ondoren, Orozkon berbalagun egitasmoa martxan jarri dugula ospatzeko lunch txiki bat izan genuen.

2008/10/16
Dantza ikastaroa
2008/10/13
Mintza Kafea Urduñan
2008/10/03
Berbalagunak bueltan!!!!

Kaixo BERBALAGUNok!!!
Dagoeneko iazko taldeak martxan jarri dira eta astero elkartzen hasi dira. Zu ere parte hartzeko prest egonez gero etorri guregana edo deitu telefonoz:
Zer da BERBALAGUN?
Egitasmoaren helburuak herriko euskaldunak elkar ezagutzea, hitz egiteko aukera gehiago sortzea eta orohar herriko euskararen egoera hobetzea izanik, euskaraz aritzeko astean ordu betez herriko hainbat euskaldunekin elkartzea da. Honetaz gain Berbalagunek zure gustuko ekintzak antolatuko ditu euskaraz gozatzeko.
Norentzat da BERBALAGUN?
Euskaraz mintzatu nahi duen edonorentzat, euskaldun zahar, euskara ikasle ohi zein egun euskara ikasle denarentzat.
Praktikatu gurekin!!!
2008/06/27
Agurra
2008/06/19
Berbalagun bazkaria
Kaixo lagunok! Bi aste baino ez zaizkigu falta ikasturteari amaiera emateko. Horregaitik igande honetan, ekainak 22, bazkaria antolatu dugu Urduñan, San Joan jaia aprobetxatuz. Bazkaria arratsaldeko 15:00etan Infernu tabernan (Delikan) izango da. Aiaraldeko berbalagun guztiak elkar ezagutzeko eta kurtsoa behar bezala bukatzeko aukera ezinhobea da. San Joan jaia dela eta Urduñan azoka izango da eta hau ikusteko eguerdiko 13:00etan herriko plazan geratu gara. Igandean Aiaraldeko berbalagun guztiak Urduñan ikusi nahi ditut!!!! Anima zaitezte!!!!!!!!!!!!!!2008/06/13
Diaporama-Artikutza
2008/06/08
2008/06/04
Diaporama - Artikutza
Bihar, ekainak 5, Laudioko berbalagun talde batek Artikutzaren inguruko diaporama aurkeztuko du. Arratsaldeko 19:00etan Laudioko Basalarrina Euskal Topagunean izango da. Berbalagun guztiak Basalarrinara hurbiltzea espero dut eta guztion artean berbalagun talde honek prestatutako diaporamaz gozatzea. Ondo izan eta bihar arte!!2008/05/28
Euskal poteoa
2008/05/21
Senda Viva parkea
Ikasturteari amaiera emateko Basalarrina eta Laudioko AEK-k irteera antolatu dute Nafarroako Argetas herrian dagoen Senda Viva Parkera, bertan, Parke Tematikoa izateaz gain ikuskizunak eta bestelako gauzak ikusi ahal izango dituzue.Irteera ekainaren 7an izango da, larunbata, eta txartelak Laudioko AEK-n izango dituzue salgai maiatzaren 30era arte.
2008/05/20
Artziniegako Euskararen Astea
2008/05/16
Mintza eguna
2008/05/14
Santa Luzia

2008/05/09
Eriz Magoa

2008/04/24
Bisita gidatua

2008/04/23
Euskal ezkontza
2008/04/17
Mendi irteera
Egun on! Larunbat honetan, apirilak 19, mendi irteera bat antolatu dugu Orozko aldera. Oraingo honetan, Julen Reketa mendizale ezagunak lagunduko gaitu eta berarekin batera honako ibilbide hau egingo dugu: Urigoiti- Atxulaur- Supelegor- Lezardi- Urigoiti. Ibilaldia goizez izango da, goizeko 8:00etan Laudioko Herriko Plazan geratu gara guztiok elkarrekin Orozkora hurbiltzeko eta Urigoitin martxa hasteko. Itzulera eguerdiko 14:00ak inguru izango da. Animatu zaitezte oso ibilbide polita da ta!! Primeran pasako dugu!!
2008/04/16
Bisita gidatua
Txalaparta ikastaroa Urduñan

2008/04/09
Film laburrak + solasaldia
Arratsalde on guztioi! Apirilaren 11n , ostirala, arratsaldeko 7,30etan euskarazko film laburren emanaldi bat egingo da Luiaondoko Zentro Sozialean. Emanaldi hau Hogeitalau Elkarteak antolatu du Aiarako Udalaren laguntzarekin. Guztira 10 film labur ikusi ahal izango dira eta ondoren, Gasteizko "TRASTAKA Ekoizleak" taldekoekin solasean aritzeko aukera izango dugu. Ostiral honetan denok Luiaondora!!


















