2011/11/15

Patinatzen ikasteko ikastaroa



Laudioko Berbalagunok patinatzen ikasteko ikastaroa prestatu dute. Asteartetan 7etatik aurrera izango da Laudioko Institutuan. Azaroaren 22an hasiko da. Izena emateko edo informazio gehiago nahi baduzu: Laudioko AEK: 94 672 67 22 Laudioko Euskara Zerbitzua 94 403 48 90.

2011/11/11

Aresketamendi: argazkiak




Dakizuenez, arazoaren 5ean, Aiaraldeko Berbalagunok Amurrioko Aresketamendi parkera joan ginen. Eguraldia lagundu ez arren, bisita oso interesgarria izan zen. Atera genituen argazkiak ikusi nahi baduzu, klikatu hemen.

2011/11/07

Berbalagun aurkezpena, Urduñan


Datorren azaroaren 11n, arratsaldeko 20:00etan, kultur etxeko areto nagusian, aurkezpen txiki bat egingo dugu Urduñan, aurtengo kanpaina zabaltzeko.

Jadanik berbalaguna bazara, gerturatu zure iritzia eta eskarmentua kontatzeko eta oraindik berbalagun egitasmoa ezagutzen ez baduzu oso aukera ona izango da lagun berriekin harremanetan jartzeko.