2013/06/18

Berbodromoa, Orozkon

Orozkoko Udalak Berbodromoa antolatu du ekainaren 21erako eta bertaratzeko gonbidapena luzatu digu berbalagun guztioi.

Dinamikari dagokionez, mahai baten inguruan euskara ikasten ari den jendea euskara dakienarekin eseriko da gai baten inguruan euskaraz mintzatzeko.

Aukera polita da, anima zaitezte!!!

Ekainaren 21ean izango da, 19:00etan, Zubiaur plazan.

ONDO ETORRI!





2013/06/11

Sukaldaritza ikastaroa, Laudion

Ostegun honetan, ekainak 13, Laudioko Berbalagunok ikasturteko azken sukaldaritza ikastaroa egingo dugu. Animatzen bazara jarri gurekin harremanetan.

Geratu gara 19:30ean Laudioko Museo Gastronomikoan

2013/06/07

Pizza tailerra, argazkiak

Laudioko gurasolagunek pizza tailerrean egindako argazkiak ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.


2013/06/04

Udako Berbalagunak

Berbalagun egitasmoak udan ere, euskara praktikatzeko aukera luzatu du. Izena emateko, jarri gurekin harremanetan.