2015/06/10

Irteera: Aretxarro kobazulora (gurasolagunak)

Ikasturteari behar bezala agur esateko Okondoko Aretxarro  kobazulora eta Mareazulo arroilara irteera proposatzen dizuegu.

Ekainaren 17an izango da, asteazkena, 17:00etan,  Lanbide Heziketako aparkalekuan  (Laudion) geldituko gara autoz joateko (autoak momentuan bertan atonduko ditugu jende kopuruaren arabera). Arazorik balego ordutegiarekin, esan eta moldatuko gara.

Ugalde auzotik, ordu laurden pasotxoko ibilaldiaren ostean,  kobara sartuko gara. Leizea txikia izanik, leku batzuetan arrastaka eta belauniko ibili beharko dugu (beldurrik ez izan, gida bikaina daramagu eta). Zikintzeko arropa eta kopeta argiak eramatearekin nahiko. Bokata eta ura aukeran.
Ekintza irekia da eta nahi duen oro etor daiteke, zabaldu mezua, mesedez.

Anima zaitezte, primeran pasako dugu eta!!!




2015/05/28

Sukaldaritza ikastaroa Laudion

Maiatzaren 21ean Laudion sukaldaritza tailerra garatu zen.  Plater ezberdinak ikasteko aukera izan genuen; patata beteak, zainzuriak eta limoi mousse-a.

Hau da sukaldatu ondoren, emandako emaitza:


Beste argazkiak ikusteko klikatu hemen.

Sukaldaritza tailerra gurasolagunekin Laudion

Maiatzaren 20an, Laudioko gurasolagunak elkartu ziren enpanada gaziak eta gozoak egitera.
Guztiak oso gustura egon ziren sukaldatzen eta umeek pilo bat ikasi zuten.

Haien emaitza hona hemen:


2015/05/22

Aiaraldean udan ere praktikatu gurekin!

Ikasturtea amaitzean, berbapraktika talde batzuk desagertu egiten dira. Baina jarraitu nahi baduzue edota gure programan hasi, udan ere aukera daukazue, talde berriak sortzeko.

Eman izena zure herriko euskaltegian, euskara zerbitzuan, telefonoz deitu.
Apuntatzeko azken eguna, ekainaren 19a izango da.

Hurbildu zaitezte!!!



2015/04/21

Sagardotegia (Aiaraldea)

Apirilaren 18an, Aiaraldeko Berbalagunok Astigarragara hurbildu ginen eguna igarotzera. Sagardotegian ohiko menua jan genuen. Gainera, herrian, nahiz sagardotegian, giro polita egon zen.

Hona hemen, argazki bat. Besteak ikusi nahi badituzu klikatu hemen.