Euskalduna zara? Euskaldun zaharra? berria? Zailtasunak dituzu zure herrian euskeraz aritzeko? Berbalagun da zure irtenbidea!
Aiaraldeko Berbalagun -ren ikasturte hasiera dagoeneko martxan da. Hainbat talde elkartzen ari dira eta beste batzuk hastear daude. Zeren zain zaude?
Jar zaitez gurekin harremanetan:
facebook (Aiaraldea berbalagunak)
tlf + whatsapp: 607673744
Bestalde gonbitea luzatzen dizuegu Aiarako Euskara asteburuan parte hartzeko:
2015/10/05
Berbalagun: lotsarik gabe, praktikatu gurekin!
Aurten ere, Berbalagun egitasmoa martxan!
Lotsarik gabe, euskara praktikatu gurekin, lelo honekin aurtengo kanpaina hasiko da. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hiru aukera dituzu: zure herriko euskara zerbitzura, AEK-ra hurbildu, edo klikatu hemen.
Animatu zaitez!!!
Lotsarik gabe, euskara praktikatu gurekin, lelo honekin aurtengo kanpaina hasiko da. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hiru aukera dituzu: zure herriko euskara zerbitzura, AEK-ra hurbildu, edo klikatu hemen.
Animatu zaitez!!!
2015/09/02
Lan eskaintza interesgarria
AEK-k
AIARALDEKO BERBALAGUN
EGITASMORAKO
DINAMIZATZAILEA
BEHAR
DU.
IZAN
BEHARREKOAK
- Erdi-Goi mailako titulazioa.
- C1 edo baliokidea.
BALORATZEKOAK:
- Egitasmoaren gaineko ezagutza.
- Eskuragarritasuna eta prestutasuna.
- Internet eta eta sare sozialen inguruko ezagutza. Batez ere; blog-a, facebook
CURRICULUMA BIDALTZEKO:
- Interesdunok bidali zeuen curriculumak URRIAREN 18a BAINO LEHEN ondoko helbidera: praktikatu@aek.eus
- Erreferentzia: Aiaraldeko dinamizatzaile lan-postua
2015/06/30
Aretxarroko koba: gurasolagun ekimena
Laudioko gurasolagunak Aretxarroko kobazulora eta Mareazuloko arroila bisitatzera joan ziren kurtsoari amaiera emateko. Oso giro polita egon zen.
Azkenean, Okondora 30en lagun hurbildu ziren bisita gidatura. Primeran pasatu genuen!!!
Hona hemen, argazki batzuk; argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.
Azkenean, Okondora 30en lagun hurbildu ziren bisita gidatura. Primeran pasatu genuen!!!
Hona hemen, argazki batzuk; argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.
2015/06/10
Irteera: Aretxarro kobazulora (gurasolagunak)
Ikasturteari behar bezala agur esateko Okondoko Aretxarro kobazulora eta Mareazulo arroilara irteera proposatzen dizuegu.
Ekainaren 17an izango da, asteazkena, 17:00etan, Lanbide Heziketako aparkalekuan (Laudion) geldituko gara autoz joateko (autoak momentuan bertan atonduko ditugu jende kopuruaren arabera). Arazorik balego ordutegiarekin, esan eta moldatuko gara.
Ugalde auzotik, ordu laurden pasotxoko ibilaldiaren ostean, kobara sartuko gara. Leizea txikia izanik, leku batzuetan arrastaka eta belauniko ibili beharko dugu (beldurrik ez izan, gida bikaina daramagu eta). Zikintzeko arropa eta kopeta argiak eramatearekin nahiko. Bokata eta ura aukeran.
Ekintza irekia da eta nahi duen oro etor daiteke, zabaldu mezua, mesedez.
Anima zaitezte, primeran pasako dugu eta!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)




