2006/11/03

Berbalagun?

Zer da BERBALAGUN?
Aiaraldean euskararen erabilera sustatzeko abian jarri den egitasmoa da BERBALAGUN. Urrian egin genituen aurkezpenetan azaldu bezala, egitasmoak helburu nagusi bi ditu: batetik, Aiaraldeko euskaldunok elkar ezagutzea; eta bestetik, hitz egiteko aukera gehiago sortzea.

Nork antolatu du BERBALAGUN?
Aiara, Amurrio, Artziniega eta Laudioko Udalak AEKrekin batera dira programaren eragileak. Partaideon xedea herriko gainontzeko talde, elkarte eta gizabanakoekin elkarlanean hastea da, euskararen normalkuntza prozesuan denon ahalegina eta ekarpenak baitira beharrezkoak.

Norentzat da BERBALAGUN?
Euskara ikaslearentzat: Euskaltegian bazabiltza edo aritu bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin, hemen duzu aukera!
Euskaldunarentzat: Normalean gazteleraz egin arren euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hauxe duzu aukera!
Euskaraz ez dakienarentzat: Kultur Agendaren bitartez euskarak dituen baliabideekin gozatzeko, hemen duzu aukera!

Zer eskaintzen du BERBALAGUNek?
Berbataldeak; taldeen edota bikoteen topaketak. Adina, zaletasunak, eta disponibilitatea kontuan hartuta laupabost laguneko taldeak osatuko dira. Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta, talde bakoitzak dinamizatzailea aukeratuko du eta denon artean erabakiko dute noiz, non eta zertarako bildu.
Kultur Agenda; ikastaroak, txangoak, ikuskizunak, kontzertuak, errezitaldiak, bertso saioak, diaporamak, eztabaida foroak, hitzaldiak, erakusketak. Herritarrek Aiaraldean euskaraz antolatzen diren ekintzen berri zuzena izatea da asmoa. Horretarako herriko Euskararen Agenda bateratua egingo dugu, hilero plazaratuko duguna.

No comments: