2008/03/27

Mendi irteera

Kaixo lagunok!!
Igande honetan, martxoak 30, Laudioko berbalagunok Goikogane Mendi Taldearekin batera Okondon dagoen "Mareazulo" kobazuloa ezagutzeko mendi irteera bat antolatu dugu. Ibilaldia goizez egingo dugu, goizeko 9:00etan Laudioko herriko plazatik irtengo gara eta eguerdiko 14:00ak inguru itzuliko gara. Jarraituko dugun ibilbidea honako hau izango da: Laudioko plaza, Ermu, Kurutziaga, Mareazulo, Okondo eta Laudio. Aukera ezinhobea duzue hau euskaraz hitz egiteko eta naturaz gozatzeko. Igandean goizeko 9:00etan Laudioko enparantzan ikusi nahi zaituztet!!

No comments: