2011/01/21

Sorpresa labean eta kroketak


Hona hemen abenduan, Laudioko berbalagunek sukaldaritza ikastaroan prestatu zuten menua:

Osagaiak:
  • Tipula erdia
  • 125 ml olio
  • 150 gr irin
  • Litro bat este
  • Urdaiazpikoa
  • Brick orea

Lehenengo eta behin tipula ondo zatituko dugu, oliotan bota eta gorritu denean irina gehitu behar dugu. Irina ondo busti behar da oliotan, irin zaporea desagertu dadin sukaldatu behar dugulako. Jarraian, esnea gehitu behar zaio, erosotasunagatik gomendatzen dugu ez botatzea dena batera, baina nahi izanez gero ez dago arazorik. Amaitzeko urdaiazpikoa ondo txikituta gehitu eta ondo nahastu ostean gatza behar duen erabaki. Oraingo honetan urdaiazpikoa erabiliko dugu, baina besamelak osagai ezberdinak onartzen ditu, hala nola, bakailaoa, zizak, arrautza egosia, zerbak...

Ondo nahastu behar da aurreko guztia eta ADI! erraz itsasten baita, beraz, bere gainean egon bueltak ematen. Prest egongo da eltzearen ertzeetatik berez kentzen denean.

Kroketak egiteko orea hoztu behar da, geroago, eta bakoitzaren trebeziaren arabera, esku, goilara edo dagoeneko asmatuta dagoen kroketak egiteko kit-az formak egin eta zartaginean fritiju olio bero-berotan.

Sorpresa labean prestatu nahi badugu hoztu baino lehen paketetxoak egingo ditugu brick izeneko ore bereziarekin. Paketetxoak egiteko irudimena baino ez duzue behar, adibidez zaku modukoak egin eta porru zati batekin goikoa lotu. Labea bero dagoenean (180ºC) paketetxoak sartu kolorea hartu arte. Hauek momentuak jan behar dira hoztean ez baitute krak egingo.

No comments: