2011/03/16

Bakailaoa "Club Ranero" erara




Osagaiak:

-Lau zati gatzik gabeko bakailao
-Olioa
-Sei ale berakatz
-2 piper berde
-2 tipula

Nola prestatu:


Lehenengo eta behin, lau ale berakatz zuritu eta olio epelean sartu, bigun geratu arte. Prest daudenean aterako ditugu.


Jarraian, berriro ere olio epelean, bakailo zatiak jarriko ditugu (azala gorantz dagoela) egosteko. Sardexka sartzen bada, eginda daudelako seinalea da. Eginda daudenean, bakailao zatiak beste lapiko batera aterako ditugu.


Lapiko honetan olio epel pixka bat ipiniko dugu eta lapikoari eragingo diogu, saltsa loditzeko, hots, pil-pil-a egiteko. Olio apur bat gaineratuko diogu eta berriz ere astinduko dugu pil-pil-a eginda egon arte. Norberaren gustuaren arabera.


Beste alde batetik, geratzen diren berakatzak, tipula eta piperrak "juliana"eran zatitu. Zartagin batean barazkiak ondo gorritu eta, olioa kenduta, bakailaoari gaineratuko diogu. Pil-pil-a ez apurtzeko kontu handiz, ondo nahastuko dugu dena.


On egin!

No comments: