2011/05/18

Gaztazko tarta eta azenariozkoa



Gaztazko tarta (Labean)


Osagaiak: 500gr. Philadelphia gazta, 70gr. irin, 5gr. Royal legamia, 60gr. azukre, 50gr. margarina, 3 arrautza, esne pixka bat, tartatentzako basea (brisa) Nola prestatu: Lehenengo eta behin, labea berotzen jarri 180ºz tan. Moldea brisa masarekin estali eta pixka bat sastatu labean sartzean igo ez dadin. Ontzi batean gazta, azukrea, gurina eta esne pixka bat bota. Dena ondo nahastuta dagoenean arrautzak banan banan gehitu ore bat lortu arte. Azkenik, aurreko masari legamia eta irina apurka apurka nahastu. Egindako orea moldean bota eta labera sartu 40-50 minutu. Jan baino lehen utzi hozten.



Azenario tarta


Osagaiak: 500gr. azenario, 4 arrautza, 250gr. margarina, 8 goilarakadatxo azukre, koko raiatua, sobatuak. Nola prestatu: Hasteko, azenarioak egosi eta hozten direnean zuritu. Ontzi batean azenarioak, arrautzak, margarina, azukrea eta koko apur bat irabiagailuarekin ondo nahastu. Sobatuak erditik ebaki eta moldean jarri ilaran basea estali arte, aurretik egindako masa apur bat gainean bota, berriro ere sobaoak ilaran jarri eta masa gehiago gehitu, horrela norberak nahi beste geruza izan arte. Azken geruza orearena izango da, honi koko apur bat hautseztatzen zaio. Sartu hozkailuan eta 2-3 ordutan prest dago.


Argazki galeria ikusteko sakatu hemen

1 comment:

Anonymous said...

ÑAM ÑAM!!noizko bazkaritxoa??