Berbalagun programetarako kanpaina berria abian da Atsegin dut! lemapean. Egitasmoan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Kanpaina honetan azpimarratu nahi dena zera da; euskara harreman sareak sortzeko tresna ere badela. "Asegin dut!" esamoldea interneteko sare sozialekin lotzen dugu nahitaez.
Berbalagun programa euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Egitasmoetako partaideek EHUko kredituak eskuratu ahal dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta berria merkeago, eta beste hainbat abantaila.
Izan zaitez Berbalagun!
No comments:
Post a Comment