2011/10/20

Aiarako Euskararen Egunak 2011

Hona hemen Aiara udalerrian urriko bi azken asteburuetarako antolatu den AIARAKO EUSKARAREN EGUNAK 2011ren egitaraua:


Urriak 21, ostirala: 19:30, Solasaldia "Aiara eta euskara: kontatu ez zigutena" Felix Mugurutza. Arespalditzan, udaletxeko aretoan

Urriak 23, igandea: Ipuin kontalaria (Kontukantoi "Bazen noizbait, norbait..."), Askaria, eskulan-tailerra, Menoioko kontzeju-etxean.

Urriak 28 ostirala: 19:30, Euskal musikaren kontzertu didaktikoa, BADOK 4 musika taldearekin Luiaondoko Sozialean. 21:30 Kantu-mokadua (zatoz pintxoak afaldu eta euskal abestiak kantatzera Kale Danetan taldearen laguntzaz!) Luiaondoko Sozialean. Prezioa 6 €

Urriak 29, larunbata: Bertso sarikada, Arabako 4 bertsolari gazterekin eta trikitixaz girotua. 13:00 Bertso-poteoa Arespalditzan, 14:30, Bertso-bazkaria Llantenoko Eskolan. Prezioa 12 €

Urriak 30, igandea: 10:00 Goizeko mendi-irteera familiarra, Aiara udalerrian zehar, Irteera Etxaurren ikastolatik.


Zuen eragina eta parte hartzea garrantzitsua izango da. Zabaldu eta parte hartu!!!

Informazio gehiago: Aiarako Udala 945 39 90 13

No comments: