2012/02/20

ARTZINIEGA MENDI IBILALDIA



Bertan daukagu Artziniega Mendi Ibilaldia 2012, "Yarri Memoriala". Aurreko urteetan lez, ibilaldiak ibilbide bi edukiko ditu, bata luzea (22 km, 8:30ean), PeƱalba, Otsati eta Pico de la Cruz mendietatik igaroko dena, eta beste bat laburra (10 km, 10:00etan), Artumianara igo eta Soxogutira jaitsita luzearekin bat egingo duena. Amaitzean parrillada egongo da parte-hartzaileentzat.

Artziniegako berbalagunak, urtero bezala, irteera taldeka egiteko ideia daukate. Oso aukera ona izango da naturaz gozatzen duten bitartean euskaraz egiteko.


Parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu!

No comments: