2012/03/27

Puntatik Puntara, Artziniega Euskaraz bideokopla



Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean martxan jarri duten BideoKopla lehiaketarako bideoa da hau.

Artziniegako herriko arlo ezberdinetan euskaraz mintzo garela, o behintzat ahaleginetan gaudela, aldarrikatu nahi genuen 8 kopla hauen bitartez. Horretarako, herrian ditugun Ganzorrotz Mendizale taldea, Bizindar sokatira taldea, txirrindulariak, Museo entnografikoko neskak, Berbalagunak, gurasoak,... lagun izan ditugu Bertsolaritza ikastaroan sortu genituen koplak kamera aurrean kantatzeko. Eskerrik asko guzti horiei. Baita kameralari lana egin dutenei, bideoa montatu duen Oihaneri, eta, koplek itxura ta hitz ederragoak izaten lagundu digun Unairi.

Gustatuko zaizuelakoan, puntatik puntara, Artziniega euskaraz!

No comments: