Pasa den martxoaren 11n Pagolarrera (Laudio) igo ginen Laudioko berbalagun bat gidari lanak egiten. Goizeko 9etan abiatu ginen Laudioko San Pedroelizpetik, hasiera baten burumakur deialdia ez zelako izan espero genuen bezain arrakastatsua. Hala ere, animoek berehala gora egin zuten eguraldia lagun izan genuelako, aldapan gora fresko eta bertan egonda bero-bero patata tortila jateko. Dena den, guretzat esperientzia polita izan zen: inguruak ezagutu, euskaraz mintzatu, jendea ezagutu eta "bikini operazioa" abian jarri, horregatik hain zuzen, bigarren deialdia bat egingo dugu Laudioko Elorritxuganera igotzeko.
Argazki guztiak ikusi nahi badituzue hurrengo helbidean klikatu! http://www.flickr.com/photos/berbalagunaiaraldea/sets/72157629686470271/
No comments:
Post a Comment