2012/05/11

SALBURUA!!

Salburua hainbat urmaelek osatzen dute -Arkautikoa eta BetoƱukoa izanik bi urmael nagusiak-, bai eta larre egindako lurrek eta harizti txiki batek ere. Duela hainbat mende lehortu zuten, inguru hura soro bihurtzeko asmoz. Hala ere, 1994an hasitako lehengoratze lanek atzera eragin diote egoera horri, eta, gaur egun, Salburua dugu Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat, Batasunaren garrantzizko lekua Europako Natura 2000 sarean eta Ramsarreko nazioarteko garrantzia duen hezegunea baita.


Parkean barrena ibiltzeko, urmael nagusiak lotzen eta inguratzen dituzten ibilbideak erabil ditzakegu. Ataria interpretazio zentroari eta hegaztien bi behatokiei esker, hango aberastasun naturala ezagutzeko eta parkeaz gozatzeko aukera izango dugu.




MAIATZAREN 19AN GOIZEKO HAMARRETAN BISITA GIDATUA SALBURUAN!!!
IZENA EMATEKO 661082483 TELEFONO ZENBAKIAN EDO HURRENGO EMAILAN: sezquerro@hotmail.com

No comments: