2013/12/10

Sukaldaritza ikastaroa: Enpanada



Hau da Laudioko Berbalagunok sukaldaritza ikastaroan prestatu zuten errezeta:

Osagaiak:

- 2 oinarri (Buitoni edo Eroski markakoak)
- 2 bularki
- Tipula
- Perretxikoak
- Piper berdea
- Gatza

Labea berotzen jarri 15 minutuz 200 gradutara. Labeak temperatura hartu bitartean, sartagin batean barazkia zatituta jarri, ez gorritu gehiegi, gero labean egingo baita. Ondoren, sartagin berean oilasko zati txikietan bota. Gatza gehitu.

Oinarri bat zabaldu leku lau batean eta gero sartaginean egindako barazkia eta oilaskoa oinarriaren gainean bota. Bigarren oinarriarekin estaliko dugu, ertzak ondo ixteko sardezka baten laguntzaz egingo dugu.

Labean sartu baino lehen, sardezka erabili zulotxo batzuk egiteko goiko oinarrian. Dena prest dagoenean labera sartu 10-15 min. inguru.

On egin!

Argazki gehiago ikusi nahi baduzu, sakatu hemen

No comments: