2017/01/12

Gurasolagun tailerra Urduñan


Urte berri, tailer berri!!! Neguan bufanda estrenatu nahi eta ez dakizu nola egiten diren? Seme-alabek ere ikastea nahiko zenuke? Anima zaitez eta ikasi gurekin!!

Nagusi zein umeekin eskuekin artilezko bufanda egiten ikasiko dugu. Tailerra urtarrilaren 21ean izango da larunbatarekin, goizeko 11:30ean alhondegian.

Aukera izango duzue Gurasolagun egitasmoa ezagutzeko eta tartetxo dibertigarria pasatzeko. 

Noiz: Urtarrilak 21, larunbata
Non: Urduñako alhondegian
Ordua: 11:30

Oharra: Ekarri zure artilea (lagun bakoitzak bi artile beharko ditu)

No comments: