2013/01/09

2013an praktikatu euskara!

Urte berriarekin batera Berbalagun egitasmoan izena emateko kanpaina zabaldu da berriz ere. Parte hartu nahi duzu? Eman izena!


ZEIN DA HELBURUA?
Berbalagun proiektuek gure kaleetan euskararen presentzia zabaltzea eta handitzea dute helburu nagusi.

NORK HAR DEZAKE PARTE?
Euskara ikasten ari denak, erabilera hobetu nahi duenak, euskaraz mintzatzeko helburua duen pertsonak.
Euskaldunak, solasaldiaren bidez mintzakideari euskaraz hobeto mintzatzen lagunduko dionak.

NOLA?
Bakoitzaren denbora librearen arabera, mintzataldeak antolatzen ditugu binaka edo talde txikiietan biltzen dira astean behin, euskaraz egiteko, gustuko aktibitateak partekatuz. Talde bakoitzak erabakitzen du zer egin, noiz eta non.

ABANTAILAK
Egitasmo hauetan oparte hartzen dutenek deskontuak eta abantailak dituzte prentsa eta argitalpenetan, besteak beste.

Eta den-dena, DOHAINIK, KITORIK, DEBALDE, MUSUTRUK!

IZENA EMATEKO: Sakatu hemen

No comments: