2013/01/15

Korrika kulturala omenaldi ekitaldia


Datorren urtarrilaren 26an Korrika Kulturalari hasiera emango diogu Usurbilen Txotx! erraldoia antolatuz. Txotx erraldoi hau Korrika 18k omentzen dituen euskara ikasle direnei eta izandakoei zuzendua dago.
Usurbilen egun osoko jaia izango dugu txartelean agertzen den moduan, Aiaratik autobusak jarriko ditugu bertora hurbildu nahi duen orok aukera izan dezan. Hori dela eta, eta ahalik eta ikasle gehien hurbil dadin bertora arestian aipaturiko autobusak+bazkaria (pikoteo bazkaria izango da)+txotx+Esne Beltzaren kontzertua = 10 euro

Horrez gain kale animazio izango dugu eta beste hainbat ekitaldi.
Sarrerak hartzeko Laudioko, Amurrioko eta Urduñako AEK-n izango duzue urtarrilaren 21era bitarte.


No comments: