2011/10/27

Aresketamendi,bisita gidatua



Datorren azaroaren 5etan, goizeko 11etan, Berbalagunok, Amurrioko Aresketamendi, energia berriztagarrien parkea bisitatuko dugu. Bisita gidatua izango da eta sarrera dohanik. Interesatuta bazaude, jarri gurekin harremanetan azaroaren 3an baino lehen.


Parke honetan ikasiko dugu zelan erabili eguzkia, ura, haizea eta biomasa, energia lortzeko. Ez galdu aukera hau eta eman izena!

2011/10/20

Aiarako Euskararen Egunak 2011

Hona hemen Aiara udalerrian urriko bi azken asteburuetarako antolatu den AIARAKO EUSKARAREN EGUNAK 2011ren egitaraua:


Urriak 21, ostirala: 19:30, Solasaldia "Aiara eta euskara: kontatu ez zigutena" Felix Mugurutza. Arespalditzan, udaletxeko aretoan

Urriak 23, igandea: Ipuin kontalaria (Kontukantoi "Bazen noizbait, norbait..."), Askaria, eskulan-tailerra, Menoioko kontzeju-etxean.

Urriak 28 ostirala: 19:30, Euskal musikaren kontzertu didaktikoa, BADOK 4 musika taldearekin Luiaondoko Sozialean. 21:30 Kantu-mokadua (zatoz pintxoak afaldu eta euskal abestiak kantatzera Kale Danetan taldearen laguntzaz!) Luiaondoko Sozialean. Prezioa 6 €

Urriak 29, larunbata: Bertso sarikada, Arabako 4 bertsolari gazterekin eta trikitixaz girotua. 13:00 Bertso-poteoa Arespalditzan, 14:30, Bertso-bazkaria Llantenoko Eskolan. Prezioa 12 €

Urriak 30, igandea: 10:00 Goizeko mendi-irteera familiarra, Aiara udalerrian zehar, Irteera Etxaurren ikastolatik.


Zuen eragina eta parte hartzea garrantzitsua izango da. Zabaldu eta parte hartu!!!

Informazio gehiago: Aiarako Udala 945 39 90 13

2011/09/26

Euskara atsegin dut!



Berbalagun programetarako kanpaina berria abian da Atsegin dut! lemapean. Egitasmoan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Kanpaina honetan azpimarratu nahi dena zera da; euskara harreman sareak sortzeko tresna ere badela. "Asegin dut!" esamoldea interneteko sare sozialekin lotzen dugu nahitaez.



Berbalagun programa euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Egitasmoetako partaideek EHUko kredituak eskuratu ahal dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta berria merkeago, eta beste hainbat abantaila.





Izan zaitez Berbalagun!

2011/06/17

Barraskibide: Argazki galeria



Dakizuenez, pasa den ekainaren 11n, Lendoño Goikoan dagoen barraskilo ekologikoen granja bisitatzera joan ginen Aiaraldeko Berbalagunok. Eskerrak eman behar dizkiegu Ainhoari eta Iñakiri bisita hau debalde egiteagatik.



Argazki galeria ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.