2012/10/24

Aiarako Euskararen Asteburua 2012, urriak 26 eta 28


       URRIAK 26, OSTIRALA, LUIAONDON

o   19:30, PERKUSIO TRESNEN KONTZERTU DIDAKTIKOA
(“Hogeihatz Proiekt”, Iñaki Plaza (urduñarra) & Ion Garmendia (gipuzkoarra)
 Sozialeko aretoan. Egokia familia osoarentzat. Ordubete inguru.

o   21:30, KANTU-MOKADUA (zatoz pintxoak afaldu eta  euskal abestiak kantatzera Kale Danetan taldearen musikaz!), Luiaondoko Sozialean. Euskal Kantutegia banatuko da.

Prezioa: 6 euro / 50 leku / Txartelak  salgai Luiaondoko Sozialean (urriaren 25a arte, barne) eta Aiarako Udalean (urriaren 26ko goizeko 10ak arte)




 ·         URRIAK 28, IGANDEA, ARESPALDITZA eta LANTENON

o   12:30, TRIKI-BERTSO POTEOA Arespalditzan. Plazan elkartuko gara. BERTSOLARIAK: Ainhoa Comas (Amurrioko bertsolari gaztea) eta Unai Iturriaga (Durangoko bertsolari-idazle-musikari ezaguna)

o   14:30, BERTSO-BAZKARIA, Lantenoko Eskolan. (honekin batera izena emateko fitxak doakizue)
                               Prezioa: helduak,  12 € / umeak (10 urte arte),  6 €  / BERTSOLARIAK: Ainhoa Comas eta Unai Iturriaga.
Izena emateko urriaren 26ko (ostirala) 14:00ak arte duzue. Zer egin behar da?
1.- Bete www.aiarakoudala.com -etik jaitsi ahalko duzun inskripzio-orria,  edo eskatu Udaletxean (945 39 90 13  tfnoa.) edo Luiaondoko bulegoan (ordutegia: astelehenetan 8,30etik 12,00etara, eta asteazkenetan 12,00etatik 15,00etara).
2.- Bete ondoren, bidali info@aiarakoudala.com –era edo entregatu Udaletxean edo  Luiaondoko bulegoan

MENUA (helduak): Tolosako babarrunak, solomoa piperrekin, hostopila, ardoa/ura, kafea, patxarana

MENUA (umeak): Makarroiak Bolognako erara, solomoa txip patatakin, txokolate-kopa, ura/freskagarria

o   17:00, IGANDE ARRATSALDEAK FAMILIAN, Lantenoko Eskolan.

§  17:00, Umeentzako ikuskizuna (Elvi sabelizun edo bentrilokuo ezaguna). Ordu beteko iraupena, egokia familia osoarentzat.

§  18:00, Askaria eta gurasoentzako zein gainerako interesatuentzako Berbalagun egitarauaren aurkezpena (Aiarako Berbalagun programaren dinamizatzaileak etorriko dira)

§  18:30, Umeentzako eskulan-tailerrak.

INFORMAZIO GEHIAGO:



ZABALDU DEIA & PARTE HARTU!!!

No comments: