Egun berezi hau aprobetxatuz, Laudioko Berbalagunok, jaia hazi baino lehen, Burbona mendira joatea proposatzen dugu. Amurrioko Antzokiren aurrean goizeko 9:30ean geratu gara. Txangoa amaitu eta gero, Luiondora abiatuko gara "Aiaraldea Euskaraz" eguna ospatzera.
Hau da programa:
11:00, Jaiaren hasiera: euskararen aldeko adierazpena. Musika giroketa Fi ta Fik Elkartearekin, frontoian. Puzgarriak goizez eta arratsaldez, frontoian.
11:30, Bertso-hamaiketakoa Aiaraldeko bertsolariekin, frontoian.
12:00, Potxin eta Patxin pailazoak “Txangoa”, frontoian.
13:00, Umeentzako tailerrak, frontoian, Aspaltza Elkartearekin. Triki-Bertso Poteoa Luiaondoko tabernatan, Fi ta Fik Elkartearekin eta Aiaraldeko bertsolariekin.
14:30, Herri-bazkaria, frontoian. Menua: paella, masailak, postrea, ardoa/ura, kafea. Prezioa: umeak (10 urte arte), 5 € / helduak (10 urtetik gora), 10 €. Leku-kopuru mugatua.
17:00-19:00, Dantza-Plaza emanaldia Oskizola Taldearekin, frontoian.
Leku-kopuru mugatua. Tiketak salgai, urriaren 3ra arte, segidako tokietan:
Laudio: Udaletxean (Euskara Zerbitzua)
Amurrio: Udaletxean, Kultur Etxean, AEK euskaltegian.
Aiara: Arespalditza (Udaletxean) / Luiaondo (Sozialean)
Artziniega: Udal Liburutegian.
Okondo: Lotxarai Okindegian.
Animatu eta parte hartu!
No comments:
Post a Comment