2012/10/27



Zaraobe Digitalean argitaratutako albistea:
Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Berbalagun programa. Joan den ostiralean, Bego Jimenezek eta Angela Ricok, Laudioko AEK-ko ordezkari gisa, 2012-2013 ikasturterako Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoak aurkeztu zituzten.
Berbalagunen kasuan, urte honetakoa seigarrena izango da Laudion. Denboraldi horretan laudioar asko aritu dira euskara praktikatzen eta gure hizkuntzaren munduan murgiltzen. Zehazki, 10 taldetik gora dira martxan Laudion, eta dagoeneko 50 lagun baino gehiagok talde hauetan parte hartzen dute astelehenetik ostiralera.
Gurasolagun - ARGAZKIA: http://aiaraldea.blogspot.com.es/
Bestalde, Berbalagun egitasmoaren barruan proposatutako ekintza esberdinen artean Gurasolagun aurkitzen da. Bigarren aldiz jarriko da abian Laudion, oraingoan Haur eta Lehen Hezkuntza eskaintzen duten ikastetxeekin elkarlanean. Gurasolagun ekimenak, guraso zein seme-alaba euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste familia batzuekin harremanetan jartzea du helburu.

Berbalagun asmo handiko egitasmo hau eratorritako gastu guztiak bere gain hartuko ditu Laudio Udalak, Euskara Arloaren bitartez. Hots, erabiltzailearentzat doako zerbitzua dela.
Baina, horrez gain, laudioarrek ekimen honen xehetasunak ezagut dezaten, programa hau jakitera emateko, Udalak esku-orri baten etxez etxeko banaketa bat prestatu du.

No comments: