Kaixo lagunok!!
Igande honetan, martxoak 30, Laudioko berbalagunok Goikogane Mendi Taldearekin batera Okondon dagoen "Mareazulo" kobazuloa ezagutzeko mendi irteera bat antolatu dugu. Ibilaldia goizez egingo dugu, goizeko 9:00etan Laudioko herriko plazatik irtengo gara eta eguerdiko 14:00ak inguru itzuliko gara. Jarraituko dugun ibilbidea honako hau izango da: Laudioko plaza, Ermu, Kurutziaga, Mareazulo, Okondo eta Laudio. Aukera ezinhobea duzue hau euskaraz hitz egiteko eta naturaz gozatzeko. Igandean goizeko 9:00etan Laudioko enparantzan ikusi nahi zaituztet!!
2008/03/27
2008/03/25
Baltzolako kobak
Kaixo berbalagunok!!
Zuetako asko oraindo oporretan jarraituko duzue baina aste honetan, martxoak 28, Urduñako udalak Baltzolako kobak ezagutzeko antolatutako txangoa gogoratu nahi dizuet. Irteera goizez izango da eta izena emateko azken eguna martxoaren 26a izango da. Parte hartzeko prest baldin bazaudete Urduñako kultur etxera hurbildu eta izena eman. Ondo segi!!

2008/03/18
Berbalagun taldeak
Kaixo lagunok! Hemen gaude berriro ere berbalagun talde berri bat aurkezten ea parte hartzen animatzen zareten. Argazkian ikusten duzuen talde hau aurten sortu da Laudion eta bost lagunek osatzen dute. Ostiralero, arratsaldeko 18:00etan Arrañope tabernan elkartzen dira. Zuk ere parte hartzeko prest baldin bazaude haiekin bildu zaitezke, hori bai, aste santuko oporren bueltan (apirilaren 4an). Hastear dauden oporrak primeran pasa eta bueltan gurekin ikusi nahi zaituztet euskaraz berba eta berba!!!
2008/03/12
Dolumin Barikua
Badator Laudioko Dolumin Barikua eskualdeko ganadu feriarik ezagunena. Martxoaren 14an izango da, aste santuaren aurreko ostiral edo barikuan ospatu ohi delako. Kaleko baserritar giroak, gaur egun erdi ahaztua dugun Laudio jatorrera hurbilduko gaitu. Euskal musika, alaitasuna, poteo zorabiagarria eta... euskara bera denon ahotan. Ez zara animatzen? Esan eta elkarrekin joango gara!!!
2008/03/11
Liburu azoka
2008/03/07
Sagardotegia
Kaixo berbalagunok!
Urtero antolatzen dugun irteerarik gustokoena heldu da. Datorren ostiralean, martxoak 14, berbalagun guztiok Markinako sagardotegira goaz. Autobusa arratsaldeko 20:00etan Laudiotik irtengo da eta buelta goizeko 2:00etan izango da. Oraindo izena eman ez duzula? Zeren zain zaude ba? Gurekin harremanetan jarri eta izena eman!!! Martxoaren 14an denok Markinara!!!

2008/03/05
Txirrindularitza museoa
2008/03/03
Berbalagun taldeak
Subscribe to:
Posts (Atom)