Pasa den larunbaterako prestatu genuen irteera (Barraskilo ekologioen granjara bisita gidatua) bertan behera geratu zen eguraldiagatik. Astean zehar jaso genituen euri-zaparradak zirela eta, granjara doan bidea eta landa zeharo lokaztuta zeuden, horregatik Ainhoa Alavak, granjako arduraduna, aurrerago egiteko gomendatu zigun; eguraldia hobetzen duenean.
2010/06/21
2010/06/15
Barraskibide granja
Larunbat honetan, ekainaren 19an, Barraskibide barraskilo ekologikoen granja bisitatuko dugu. Granja hau Lendoko Goikoan kokatzen da. Bisita goizeko 11:00etan izango da, horregatik 10:30etan Urduñako Foru plazan geratuko gara. Animatzen bazarete jarri gurekin harremanetan. Anima zaitezte!!
2010/06/07
Artziniegako museo etnografikoa
Dakizuenez, ekainaren 4an, Aiaraldeko Berbalagunok Artziniegako museo etnografikoa bisitatu genuen. Museo osoa ikusteko aukera eduki genuen eta benetan interesgarria iruditu zitzaigun. Ukuiluan, untxi jaioberriak ikusi genituen. Aintzinako euskal bisitza hobeto ezagutzeko aukera ezin hobea!
2010/06/02
Subscribe to:
Posts (Atom)