2016/06/08

Patinaje saioa

Eguraldiagatik patinaje saioa bertan behera geratu da; hala ere, ekainaren 22an, arratsaldeko 18:30ean, beste aukera bat izango dugu.
Urduñako eskola publikoan (patioan) patinaje saioa izango dugu, lehenengo hastapenak ikasteko.
Gogoratu babesak eraman behar direla.




2016/06/06

2. berbalagun taldeen topaketa

Ekainaren 19an, Urduñako azokan, Berbalagun taldeen topaketaren bigarren edizioa antolatu dugu VSF-Herrien Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktika Zerbitzuak, Urduñako hainbat eragile sozial eta udaletxearen laguntzarekin. 

Urduñara hurbilduko diren guztiek, elikadura burujabetza helburu duten bertoko esperientziak ezagutu eta jai giroan euskaraz bizitzeko aukera izango dute; gosari agroekologikoa, Urduñatik eta merkatutik bisita gidatua, gertuko ekoizleen eskutik bertoko produktuak...eta ostean, bazkaria.

Izena emateko, bidali mezua praktikatu@aek.eus helbidera edo whatsappa telefono honetara: 618 574 466 

Izena emateko azken eguna ekainaren 10a.




2016/06/02

Amalur

Maiatzaren 28an egun polita izan genuen Urduñako gurasolagunekin batera, naturarekin bat egiteko gauza asko ikasi genituen.

Argazkiak ikusi nahi baduzu klikatu hemen.