2014/12/01

Euskararen egunak, Urduñan

Abenduaren 3an, euskararen eguna izango da. Horregatik, astean zehar Urduñan ekintza ezberdinak garatuko dira.
Jakiteko zeintzuk diren, hona hemen; euskararen eguneko kartela.

Etorri gurekin ospatzera!!!


2014/11/28

Mintzodromoa, Amurrion

Datorren astean, abenduaren 3an, Amurrion, Euskararen egunean, mintzodromoa garatuko da.

  Ekintza honetan parte hartzeko Amurrioko euskaltegian apuntatu zaitez. Animatu!!!



2014/10/02

Euskal Jaia, Laudion

Pasa den asteburuan, irailak 27, Laudion ospatu zuten Euskararen Jaia eta Berbalagun ekimena omendu zuten. Giroa ezin hobea!

Argazkiak ikusteko sakatu hemen




2014/10/01

Lotsarik gabe, praktikatu gurekin

Berbalagun egitasmoa martxan!

Aurten lotsarik gabe euskara praktikatu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan, zure herriko euskara zerbitzuan edo AEKn.


2014/06/23

Ikasturteko azken ekintzak

Ikasturte hau amaitutzat emateko hona hemen azken ekintzak:
  •  Erlajaxio tailerra: Saio berezia Xabi eta Maiterekin ekainaren 25ean arratsaldeko 18:30etan Laudioko Basalarrinan. Ariketa batzuk egin ondoren, parte hartzaileok "afaritxo" bat antolatuko dute bertan.
  • Sukaldaritza ikastaroa, Laudion: Azkeneko saioa izango da, ekainaren 26an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Museo Gastronomikoan,  Zubiko Etxean bilduko dira Berbalagunak.


2014/06/17

Laudioko Gurasolagunak: Obiola kobazuloa

Ekainaren 18an txango berezi bat egingo dugu Laudioko Gurasolagunok.

Ermu aldeko (Sta. Luzia) Obikola kobazuloa bisitatuko dugu. Autoz hurbilduko gara. Lanbide heziketa zentroan (aparkalekuan) geratuko gara 17:00etan  eta han antolatuko gara autoz igotzeko. San Antonio baselizaren inguruan aparkatuko dugu. Bertatik, 20 minutuz (txikienen pasoan) ibiliko gara  kobaren ahora iristeko. Beharrezkoak izango dira esku edota kopeta argiak, mendiko botak  eta zikintzeko moduko arropa, besterik ez.

Anima zaitezte, primeran pasako dugu eta!





2014/06/11

Elikadura Burujabetza eraikitzen euskara praktikatuz

Ekainak 22, Urduñako San Juan merkatuan

Hurrengo ekainaren 22an Urduñako San Juan merkatuan Berbalagunen Topaketa ospatuko da. Bertan euskaraz bizi nahi duten lagunak elikadura burujabetza eraikitzen dabilen herri batekin topatuko dira. Horretarako VSF eta Berbalagun taldeek, Urduñako eragile sozial eta udaletxearekin batera aktibitatez beteriko eguna antolatu dugu:
10 tik aurrera eta arratsaldeko 7ak arte:
- Gosari agroekologikoa
- Urduñatik eta merkatutik bisita gidatua
- Gertuko ekoizleen eskutik bertoko txakolin eta gazta dastaketa
- Taloak egiteko tailerra
- Bazkaria: Taloak, entsalada, postrea, edaria eta kafea
- Euskal abestiak eta dantzak
Urduñara hurbiltzen diren Berbalagun taldeek eta euskaldun orok, elikadura burujabetza helburu duten bertoko esperientziak ezagutzeko eta aldi beren jai giroan euskaraz bizitzekoa aukera izango dute.
Anima zaitezte!!!
Autobus bat antolatuko da eta egun osorako txartela 10 eurotan salduko da, euskaltegietan eta Urduñako Turismo bulegoan


2014/05/16

Elikadura burujabetza eraikitzen


Berbalagun egitasmotik, Mugarik Gabeko Albaitariekin batera, elikadura burujabetzari buruzko tailer bat antolatu dugu maiatzaren 22an Laudioko Kultura Etxean 19:00etan. Tailerraren helburua elikadura burujabetzaren inguruan hausnartzea izango da.

Mesedez, konfirmatu asistentzia, lekuak mugatuak izango baitira 

(607673744 telefono zenbakian edo aiaraldea@aek.org posta helbidean ).



2014/05/08

Lamuza parkeko zuhaitzak eta landareak ezagutu nahi?

Laudioko Gurasolagun Taldeak Lamuza Parkeko zuhaitzak eta landareak ezagutzeko ibilalditxoa prestatu du maiatzaren 14rako. Animatu zaitez!!!

Parketik abiatuko dira Larraino mendiraino, hantxe askalduko dute. Ez ahaztu ogitartekoa!!

Elkartuko dira arratsaldeko 18:00etan, Kultura Etxeko atean


2014/04/16

Sagardoetxea eta sagardotegia

Apirilaren 5ean Aiaraldeko Berbalagunok Astigarragara hurbildu ginen Sagardoetxea ezagutzera. Bisita gidatua egin eta gero sagardotegira joan ginen sagardoa eta betiko menua dastatzera.

Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen


2014/04/02

Erlaxazio tailerra

Hurrengo astelehenean, apirilak 7, Xabi Altubek erlaxazio tailerra eskainiko du Basalarrinan 18:30ean. 

Beti bezala arropa erosoa eta tapakia eramatea beharrezkoa izango da. Saioa irekia da, nahi duena etor daiteke, baina asistentzia kofirmatu behar da.




2014/03/31

Sukaldaritza ikastaroak Laudion

Martxoaren 27an,  Laudioko Berbalagunok bildu ginen Gastronomia Museoan erroskilak eta pizza egiten ikasteko. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.


2014/03/27

Irish in Euskal Herria: Argazkiak

Barry Manley irlandarrak, Aretako Kultura Etxean  egin zuen bakarrizketan atera genituen argazkiak ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.


2014/03/25

Gurasolagun: Euskal jolasak eta kantak

Urtxintxa Eskolako dinamizatzaile baten laguntzaz euskarazko jolas eta abestiak ikasi eta praktikan jarriko ditugu. Ordu eta erdiko saio ludikoa izango da. 

Hauek izango dira datak eta lekuak: 
Urduñan, martxoaren 26an arratsaldeko 18:00etan,  egoitzan 
Luiaondon, martxoaren 28an arratsaldeko 18:00etan,  Sozialean 
Amurrion, apirilaren 7an arratsaldeko 18:00etan,  Euskaltegian




2014/03/19

Egin txooootx gurekin!

Txotx garaia heldu da eta proposamen bikaina daukagu zuontzat. Apirilaren 5ean, Astigarragako Sarasola Sagardotegira joango gara. Bazkaltzera joan aurretik bisita bat egingo dugu Astigarragako Sagardoaren Etxea-ra.

Autobusa
Urduña: 9:45ean
Amurrio: 10:00etan
Beharrezkoa bada, autobusa Luiaondon geldituko da
Laudio: 10:15ean
Buelta, 20:00etan izango da.

Eskuratu zure tiketa aek euskaltegietan martxoaren 28a baino lehen!

2014/03/12

Bakarrizketa Aretako kultura etxean

Martxoaren 20an, arratsaldeko 20:00etan, Barry Manley bakarrizketalaria izango dugu Aretako Kultura etxean. Barry irlandarrak gure herrira etorri zenean hamaika berba, hamaika kontu bitxi ezagutu zituen. Istorio horiek guztiak kontatuko dizkugu barrez lehertzeraino.

Anima zaitezte!

2014/03/06

Inauterietako torradak: Argazkiak

Dakizuenez, otsailaren 27an Laudioko Berbalagunok torradak egin zituzten. Argazki gehiago ikusteko hemen sakatu.


2014/02/21

Inauterietako torradak, Laudion

Otsailaren 27an, Laudioko berbalagunok sukaldaritza ikastaroa egingo dugu. 
Oraingoan inauterietako torradak egingo ditugu. Ideia guztiok parte hartze da, 
hortaz, oraingoan denok ibiliko gara sukaldari eta ez da talde arduradunarik
egongo. 
Bilduko gara Museo Gastronomikoan arratsaldeko 19:00etan.
Izena eman nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
 
 
 

2014/02/10

Okondoko diagnosirako bilera

Okondoko berbalagunak gonbidatuak izan dira herrian egingo den diagnosi bilera batera euskararen egoera aztertzeko.


Bileraren helburua herriko euskararen egoeraren erradiografia bat osatzea da. Horretarako adin, perfil zein ideologia ezberdineko pertsonak bildu eta norbere iritzi eta sentsazioak azaltzea nahi dute antolatzaileek.

Ostegun honetan, otsailaren 13an, arratsaldeko 18:00etan Okondoko Mesonen geratuak dira.

Zure ekarpena oso garrantzitsua da.





2014/02/06

Kantu poteoa, Amurrion

Gaur, otsailak 6, kantu poteoa antolatu dute Amurrioko lagunok. Arratsaldeko 19:00etan euskaltegian geratuak dira. Giro aparta egongo da, etorriko zarete?



2014/02/05

Tartak eta karetak, Luiaondoko gurasolagunekin

Ostiral honetan, otsailak 7, arratsaldeko 18:00etan Luiaondoko gurasolagunek, tarta eta Pirritx Porrotx eta Marimototsen karetak egiteko tailerra antolatu dute.

Luiaondoko Sozialean geratu dira. Hurbilduko zarete? Jarri gurekin harremanetan eta etor zaitezte!

Agate Deuna, Urduñan

Gaur, otsailak 5, Urduñako berbalagunak, gurasolagunak eta euskalzaleak, plazara aterako dira Agate Deuna eguna ospatzera.

Animatzen bazara, hartu zure makila eta hurbildu Urduñako Foru Plazara arratsaldeko 18:00etan. Gero txokolatea egongo da eskuak berotzeko.


2014/02/04

Masaia Tailerra, Laudion

Datorren asteartean, hilak 11, Xabi Altube fisioak  masaia tailerra eskainiko digu Laudioko berbalagunei. Tailerra Basalarrinan egingo dugu 18:30ean. Ordu eta erdiko saioa izango da.

Etortzeko asmoa duenak, mesedez, konfirma dezala. 

 Arropa erosoaz aparte, ez dugu ezer berezirik eraman behar.

Anima zaitezte, oso aukera polita da eta.



2014/01/28

San Blas opilak

Urtarrilaren 29an, asteazkena,  Urduñako Gurasolagunak bilduko dira San Blas opilak egiteko. Arratsaldeko 17:00etan geratuak dira Urduñako Alondegian.

Animatuko zara? Zure seme-alabekin etorri nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.

 (Pasa den ikasturtean erroskilak egin zituzten Gurasolagunek)




2014/01/22

Sukaldaritza ikastaroa, Laudion

Urtarrilaren 23an, Laudioko Berbalagunak bilduko dira sukaldaritza ikastaro berri bat egiteko. Arratsaldeko 19:00etan Laudioko Museo Gastronomikoan.

Animatzen bazara eta joan nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.


2014/01/20

Sukaldaritza eta eskulanak

Aste honetan Laudioko Gurasolagunek ekintza pare bat antolatu dute:

Urtarrilak 22: Tarta eta karetak egiteko tailerra. Arratsaldeko 17:30ean Laudioko Museo Gastronomikoan. 

Izena emateko jarri gurekin harremanetan. Arratsalde ederra pasako dugu!!


2014/01/16

Mendi Irteera

Urtarrilaren 19an, mendi irteera antolatu du Laudioko Udalak:

Izarraitz-Erlo (Azpeitia). 1030m. Oxigenoa Euskarari

Irteera: 08:00etan eta itzulera 16:30ean

Izena emateko jarri harremanetan Laudioko euskara zerbitzuarekin. Ez galdu aukera paregabe hau!