2017/12/21

Gominola goxo-goxoak...

Urduñako gurasolagunak bi egunetan elkartu gara gominolak etxean nola egin ikasteko.
Larunbatean 5 familia elkartu ginen eta asteazkenean 7 familia. Frutak, agar-agar eta azukrea erabilita gominolak egin genituen
Eta gainera hurrengo hilabeteetarako ideiak izan genituen. Beraz, adi egon eta eman izena hurrengo tailerretan!

Argazkiak ikusi nahi? Hementxe batzuk: 






2017/12/12

GOMINOLA TAILERRA URDUÑAN!



Umeak gozoki-zaleak izaten direla argi dugu. Baina gurasoek ere gominolak maite dituztela ezin da ukatu. Beraz, zer hobe etxean egindako gominolak egiten ikastea baino?
Urduñako gurasolagunek tailerra antolatu dute gominolak egiten ikasteko eta gurasolagun egitasmoaren aurtengo antolaketa zehazteko.

Animatzen zarete? Badakigu batzuk oso lanpetuta ibili ohi zaretela, eta horregatik bi egunetan egingo dugu tailerra: larunbatean (abenduak 16) eta asteazkenean (abenduak 20). Ez duzue aitzakiarik! Eman izen eta gozatu gozoa euskaraz!

ZER: Gominola tailerra
NOIZ: abenduak 16 larunbata eta abenduak 20 asteazkena
NON: Urduñako alondegiko sukaldean
ORDUA: larunbatean goizeko 11:30ean; asteazkenean arratsaldeko 17:30ean

ANIMATU ETA EMAN IZENA!!