2010/12/22

Pintxo pote Amurrion


Pasa den ostegunean, abenduaren 16an, Aiaraldeko Berbalagun batzuk bildu ginen Amurrion, pintxo poteoaren aitzakiarekin, eta bide batez, euskara praktikatzeko, noski! Oso giro polita eta beroa zegoen Amurrion arratsaldea oso hotza izan arren.

Atera genietuen argazkiak ikusteko, sakatu hemen

2010/12/20

Arabako Mintza Eguna


Arabako herrietan antzeko egitasmoetan dabiltzanek elkar ezagutzeko, harreman sare euskaldunak zabaltzeko, asko eta toki askotakoak garela erakusteko, ondo pasatzeko eta motibazioa areagotzeko, ARABAKO MINTZA EGUNA Gasteizen ospatuko dugu urtarrilaren 15ean.


Egitaragua:

10:30 Ongi etorria, Montehermoson. (salda beroa, txorizo pintxoak eta bertsolari gazteen harrera)
11:00 Atzo, gaur eta biharko GASTEIZ EUSKALDUNA, ibilbide gidatua, alde zaharretik.
12:30 ARABA KANTUZ, Arabako kantuzaleen topaketa. Kantu kalejira, Gorbea bodegoiko plazatxotik.
14:30 Herri Bazkaria. Odon de Apraiz ikastolako pilotalekuan
16:30 Mintza-esketxak
17:00 Dantzaldia, AZIDO FOLKLORIKO taldearekin
18:30 Triki Kantu kalegira

Bazkaria 20 € (txartela aurretik erosi behar da)

Animatzen bazarete, jarri gurekin arremanetan urtarrilaren 5ean baino lehen.

2010/12/15

Pintxo pote Amurrion


Ostegun honetan, abenduaren 16an, aiaraldeko berbalagun guztiok Amurriora joango gara Pintxo-poteoa egitera, elkar ezagutzeko eta arratsalde polit bat pasatzeko. Animatuko zara?

2010/12/13

Euskara mihian 2010, Artziniegan


Datorren abenduaren 18an, Artziniegan, Euskara Mihian 2010 ospatuko dugu,
Hona hemen egitaragua:

11:00-13:00 Eskulan tailerrak umeentzat, frontoian
skate-tailerra gaztetxoentzat (7 urtetik gora), frontoian

12:00 Eskualdeko berbalagunen topaketa eta kalejira, frontoitik

14:00 Bazkaria Llantada jatetxean (plaza-kopuru mugatua)

Eman izena Aiarako Kuadrillan (945 39 91 22) plaza-erreserba baieztatzeko, eta ordaindu abenduaren 15a arte, Aiarako Kuadrillaren vital kutxako segidako kontu zenbakian (adierazi izen-abisenak eta "bazkaria" kontzeptua):

2097 0264 86 0008005886 (15 €)
17:00-19:00 Kantu poteoa Alde zaharrean, Bertoko taldearekin

18:00 Pailazoak (Hipo eta Tomax "Beldurraren etxean") frontoian

Anima zaitezte!!

2010/12/09

Artikutza parke naturala



Jakin duzuenez, azaroaren 28an, Artikutza parke naturala bisitatu genuen. 22 pertsona bildu ginen bisita interesgarri hau egiteko. Egun osoan zehar bi gidari egon ziren gurekin lekuaren historia eta xehetasunak azaltzeko. Pagoak izugarri politak zeuden urtaro honetan goroldioz beterik. Eguraldia ez zen batere txarra; azken momentuan, berriz, elurra ari zuen eta autobus gidariak une latzak pasa zituen, baina oso trebea zenez, ongi itzuli ginen guztiok etxera.

Argazkiak ikusteko, sakatu hemen

2010/12/01

Berbalagun egitasmoetan parte hartzearen abantailak


Dakizuenez, berbalagun egitasmoetan parte hartzeagatik abantaila eta deskontu batzuk ditugu:

  • BERRIAko asteburuetako harpidetzan %50 deskontua
  • AIZU! aldiskariaren harpidetzan deskontua
  • UEU ikastaroetan deskontua
  • EHUko aukera askeko kredituak

Informazio gehiago nahi baduzue jarri gurekin harremanetan.