2011/05/27

Amurrion Euskaraz Bizi Nahi Dut



"Amurrion euskaraz bizi nahi dut" eguna ospatuko da bihar, maiatzaren 28an. Hona hemen egunean zehar egongo diren ekintzak:


09:00etan: Amurrioko herriko plazatik mendi irteera (naturbidea)

11:30-13:30 Aspaltzaren tailerrak, hankapalu tailerra eta antzinako jokoak

13:30ean Arabako Txakolinaren dastaketa

14:30ean Herri bazkaria, txartelak 7 € (Kultur etxean eta AEKn). Sagardo kupela eta bertso-adarjotzea (Unai Mendibil eta Serapio Lopezen eskutik) euskal kantak eta elkartasun enkantea.

17:00-18:30 Mus txapelketa euskaraz

18:00-19:00 Pilota partidak.

19:00-20:00 Dantza plaza Karrakan-Trakatanen eskutik

2011/05/23

2011/05/18

Gaztazko tarta eta azenariozkoa



Gaztazko tarta (Labean)


Osagaiak: 500gr. Philadelphia gazta, 70gr. irin, 5gr. Royal legamia, 60gr. azukre, 50gr. margarina, 3 arrautza, esne pixka bat, tartatentzako basea (brisa) Nola prestatu: Lehenengo eta behin, labea berotzen jarri 180ºz tan. Moldea brisa masarekin estali eta pixka bat sastatu labean sartzean igo ez dadin. Ontzi batean gazta, azukrea, gurina eta esne pixka bat bota. Dena ondo nahastuta dagoenean arrautzak banan banan gehitu ore bat lortu arte. Azkenik, aurreko masari legamia eta irina apurka apurka nahastu. Egindako orea moldean bota eta labera sartu 40-50 minutu. Jan baino lehen utzi hozten.



Azenario tarta


Osagaiak: 500gr. azenario, 4 arrautza, 250gr. margarina, 8 goilarakadatxo azukre, koko raiatua, sobatuak. Nola prestatu: Hasteko, azenarioak egosi eta hozten direnean zuritu. Ontzi batean azenarioak, arrautzak, margarina, azukrea eta koko apur bat irabiagailuarekin ondo nahastu. Sobatuak erditik ebaki eta moldean jarri ilaran basea estali arte, aurretik egindako masa apur bat gainean bota, berriro ere sobaoak ilaran jarri eta masa gehiago gehitu, horrela norberak nahi beste geruza izan arte. Azken geruza orearena izango da, honi koko apur bat hautseztatzen zaio. Sartu hozkailuan eta 2-3 ordutan prest dago.


Argazki galeria ikusteko sakatu hemen

2011/05/17

Jostun ikastaroa, Laudion






Jostun ikastaroaren hurrengo hitzordua ostegun honetan dugu, maiatzak 19, Laudioko kultur etxean arratsaldeko 7etan.

2011/05/03

Urduñako euskal ezkontza 2011



Apirilaren 16an, euskararen astea zela eta, euskal ezkontza antzeztu genuen Urduñako berbalagunok. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Argazki galeria ikusteko, sakatu hemen.

(Argazkiak: Iratxe Llano eta Javier Ruiz Lili)