2016/11/21
2016/11/03
2016/11/02
Joskintza taldea Urduñan
Euskara praktikatzeaz gain josten ikasi nahi baldin baduzu, hona hemen zure aukera!!!
Berbalagun talde honetan astero elkartuko dira joskintzan eta euskaraz aritzeko. Izarak, alkandorak, txalekoak... eta euskara mintzagai.
Animatu eta hurbildu!!
Noiz: Astero (eguna zehazteke)
Non: Aintzinako Lanbide Heziketako eraikinean (frontoi aurrean)
Ordua: 17:30etatik aurrera
Izena eta informazioa: aiaraldea@aek.eus
2016/06/08
Patinaje saioa
Eguraldiagatik patinaje saioa bertan behera geratu da; hala ere, ekainaren 22an, arratsaldeko 18:30ean, beste aukera bat izango dugu.
Urduñako eskola publikoan (patioan) patinaje saioa izango dugu, lehenengo hastapenak ikasteko.
Urduñako eskola publikoan (patioan) patinaje saioa izango dugu, lehenengo hastapenak ikasteko.
Gogoratu babesak eraman behar direla.
2016/06/06
2. berbalagun taldeen topaketa
Ekainaren 19an, Urduñako azokan, Berbalagun taldeen topaketaren bigarren edizioa antolatu dugu VSF-Herrien Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktika Zerbitzuak, Urduñako hainbat eragile sozial eta udaletxearen laguntzarekin.
Urduñara hurbilduko diren guztiek, elikadura burujabetza helburu duten bertoko esperientziak ezagutu eta jai giroan euskaraz bizitzeko aukera izango dute; gosari agroekologikoa, Urduñatik eta merkatutik bisita gidatua, gertuko ekoizleen eskutik bertoko produktuak...eta ostean, bazkaria.
Izena emateko, bidali mezua praktikatu@aek.eus helbidera edo whatsappa telefono honetara: 618 574 466
Izena emateko azken eguna ekainaren 10a.
2016/06/02
2016/05/31
2016/05/27
Mendi irteera: Unginora
Datorren igandean, ekainaren 5ean Unginora joango gara. Urduñako Foru plazan geratuko gara 8:00etan. Autoz joango gara Añesera, ahalik eta gutxien eramateko kotxe antolaketa prestatuko dugu.
Bakoitzak bere bokata eta ura eraman behar izango du.
Anima zaitez!!!
2016/05/23
Amalur: gure txoko izkutuen magia
Maiatzaren 28an, arratsaldeko 17:00etan, azkenengo unean bertan behera geratu zen gurasolagunen tailerra izango dugu: "Amalur: gure lurraren txoko izkutuen magia".
Urduñako garbi gunean batuko gara; handik joateko adostutako lekura.
Nahiz eta euri txaparrada izan, egiteko asmoa daukagu, horretarako eraman behar da: ur-botak, zira eta euritakoa.
Urduñako garbi gunean batuko gara; handik joateko adostutako lekura.
Nahiz eta euri txaparrada izan, egiteko asmoa daukagu, horretarako eraman behar da: ur-botak, zira eta euritakoa.
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT EGUNA
Berbalagunok amurrioko euskaraz bizi nahi dut egunarekin bat egin
genuen. Goizean goiz menditik korrika saioa amurrio trail taldearekin
eta hori bukatuta, Txirrindula hartu eta Luiaondora joan ginen, bertan
egur jolasak zain genituen eta.
2016/05/16
Fuente el haya arroa
Askotan abentura edota leku ederren bila urrutira jotzen dugu. Zorionez Aiaraldeak aukera pilo eskeintzen ditu. adibidez, Arroa jeitsierak.Horretan eman genuen goiza Berbabenturako lagunak, rapelak urjauzietatik behera eginez, saltoka, igerian... disfrutatzen.
argazki gehiago facebooken. Aiaraldea Berbalagunak
2016/05/10
2016/04/07
Mendi irteera: San Pedrora
Datorren apirilaren 23an, larunbata Urduñako berbalagunok mendira joango gara: San Pedrora, hain zuzen ere.
Urduñako Foru Plazan elkartuko gara goizeko 8:30etan eta 9:00ak aldera Arbieton (futbol zelaiaren alboan) egongo gara.
Bakoitzak bokata eta ura eraman behar izango ditu.
Berez, ibilbidea maila guztiontzat da.

2016/04/05
Amalur: gure lurraren txoko izkutuen magia
Apirilaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan, gurasolagunok tailer bat izango dugu: "Amalur: gure lurraren txoko izkutuen magia". Tailerraren barruan gauza ezberdinak landuko ditugu.
Urduñako garbi gunean batuko gara; handik joateko adostutako lekura.
Nahiz eta euria egin, egiteko asmoa daukagu, horretarako, eta euria egiten badu; eraman behar da: ur-botak, zira eta euritakoa.
Aurretik izena ematea eskertuko genizueke.
2016/04/04
Tailerra: Azukrea: goxo, oso mingotsa
Datorren asteazkenean, apirilaren 13an, Urduñako alondegian "Mugarik gabeko albaiterekin batera" azukreari buruzko tailer bat izango dugu; ezagutzeko non dagoen, zenbat jaten dugun eta abarrekoak. Tailerra teoriko-praktikoa izango da.
Urduñako berbalagunok gonbidatzen zaituztegu parte hartzera. Anima zaitezte parte hartzera!!!
Aurretik izena ematea eskertuko genizueke.
Hozkailu-imanen tailerra, Urduña
Martxoaren 12an, Urduñan, gurasolagunak alondegian elkartu ziren hozkailu-imanen tailerra egiteko.
Oso gauza politak egin zituzten.
2016/03/21
gurasolagun Amurrion
Amurrioko eta Arespalditzako gurasolagunak Amurrioko kiroldegian elkartu ziren, hala ere, Laudiotik 8 partaide ziren. Guztira 42 partaide izan ginen, lehenik eta behin beroketak egin genituen, ondoren Indarra lantzeko jolasak, eskalada eta azkenik zapatilak hartzeko jolasa egin genuen. Gustura eta hurrengorako prest!!!
argazkiak hemen
argazkiak hemen
2016/03/18
Amurrioko udalak, aek-ren
laguntzaz apirilaren 6an antolatuko duen
mintzodromoan parte hartzera Amurrioko elkarte eta pertsona
guztiei gonbitea luzatu nahi die. Goizean
Amurrioko ikasleen txanda izango da eta arratsaldean berriz
beste guztientzat. Amurrioar euskaldun orok har
dezake parte. Doakoa da. Ordu bateko iraupena izango du eta
enparantzan egingo dugu.
Berdin du elkartetik
partaide bat zein guztiek parte hartu nahi duzuen, denak
ongietorriak izango zarete. Hala ere, konfirmazioa eskatu
nahi genizueke.
Baina badakigu mintzodromoa
zer den?
Euskara kalera ateratzea eta euskararen erabilera indartzea da mintzodromoaren helburua, jendea herriko plazan edota herriko leku erreferentzial batean euskaraz hitz egiten jarriz. Egunerokotasunean pil-pilean dauden gaiei buruz talde txikietan eztabaidak sortzea da ekinbide nagusia, unibertsalagoa den “World Cafe” formatuari jarraituz, baina beti ere euskaraz. Honekin euskara ikasten ari den pertsona euskaraz hitz egitera animatzea lortu nahi da; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenaren motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Mintzodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta lagun giroan tarte atsegina pasatuko dute euskaraz.

Animatu eta zabaldu!
2016/03/14
Berbabenturatarrak Kantabrian!
Oraingoan Ramalesera joan gara, 120m-ko garaiera duen Kaliz ferrata egitera. 13 lagun-ausart elkartu ginen. Liluragarriak dira aspaldian euskaldun ziren lur hauek. Birkonkistatu beharko genituzke agian??
ARGAZKIAK HEMEN
ARGAZKIAK HEMEN
2016/03/10
Pizza tailerrak: Urduñan eta Laudion
Martxoaren 5ean, larunbata, gurasolagunok, bai Laudion, bai Urduñan pizzak egin genituen.
Giro polita egon zen eta horregatik, gustura egon ginen, guztira 45 pertsona egon ginen, Laudion 30 eta Urduñan 15. Eskerrik asko guztioi.
Urduñako argazkiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen.
Giro polita egon zen eta horregatik, gustura egon ginen, guztira 45 pertsona egon ginen, Laudion 30 eta Urduñan 15. Eskerrik asko guztioi.
Urduñako argazkiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen.
eskalada saioa Amurrion!
Azken Bertso ikastarotxoaren ostean Aiarako gurasolagunentzako Eskalada saioa dugu Amurrioko kiroldegian. Animatu eta parte hartu!
2016/03/07
Tailerra: hozkailu-imanak
Martxoaren 12an, gurasolagunok Urduñako alondegian eskulan bat egiteko aukera izango dugu; hozkailu-imanak egingo ditugu urtxintxaren eskutik.
Parte hartu nahi baduzue eman izena, mesedez.
Parte hartu nahi baduzue eman izena, mesedez.
2016/02/17
Pizza tailerra: Urduñan
Aurreko tailerrean gurasolagun batzuk kanpoan geratu zirenez, martxoaren 5ean, 11:30ean, Urduñako alondegian elkartuko gara berriro pizzak egiteko.
Mesedez, aldez aurretik izena eman.
Mesedez, aldez aurretik izena eman.
2016/02/16
Pizza tailerra Urduñan 16-02-13
Pasa den larunbatean Urduñako gurasolagunak batu ginen Alondegian pizza egiteko.
Gustura egon ginen eta zapore ezberdinak probatu genituen.
Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen.
Gustura egon ginen eta zapore ezberdinak probatu genituen.
Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen.
2016/02/05
Yoga tailerra
Otsailaren 17an eta 24an eta martxoaren 2an eta 9an, arratsaldeko 19:00etatik 20:15etara, asteazkenetan, yoga saioak izango ditugu Urduñako alondegian.
Eraman beharrekoa: arropa erosoa, galtzerdi lodiak (besteen gainetik ipintzeko), tapakia eta esterilla.
Eskertuko litzateke aurrez izena ematea.
Anima zaitez!!!
2016/02/03
Pizza tailerra
Urduñako gurasolagunok, otsailaren 13an, larunbata, goizeko 11:30ean, pizzak egingo ditugu.
Alondigako sukaldean egongo gara dena atontzen eta dastatzeko prest.
Parte hartu nahi baduzue eman izena.
Anima zaitezte!!!
Alondigako sukaldean egongo gara dena atontzen eta dastatzeko prest.
Parte hartu nahi baduzue eman izena.
Anima zaitezte!!!
2016/01/28
Gimkhana: urtarrilaren 23an
Ahalik eta lehenen eskerrik asko parte hartzeagatik guztioi; guztira 26 gurasolagun batu ginen.
Egun polita izan genuen eta hiritik mugitu ginen leku batetik bestera primeran, eguzkiloreen gimkhana egiteko. Guztiok gauza ezberdinak ikasi genituen turismo bulegokoei esker.
Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen.
2016/01/25
Menoioko Sukaldaritza tailerra
Menoio, Aiarako herririk garaiena. Eguraldi paregabea eta Bolloa lagun. 21 partaide, euskara hutsean pizzak prestatu eta bazkaldu, herri inguruan jolasak, behiak, basurdeak... denetatik ikusteko aukera izan genuen. Aiara Euskalduntzen!!!
2016/01/12
Aurreko Larunbatean Gurasolagun egitasmoaren baitan 20 lagun elkartu ginen Latiorron orientazio txangoa egiteko. Bukaeran txokolatada dastatzeko aukera izan genuen!
Posted by Aiaraldea Berbalagunak on Astelehena, 2016.eko Urtarrilak 11
2016/01/07
Sukaldaritza tailerra Amurrion!
Abenduaren 29an, Amurrioko Reforrean 28 lagun bildu ginen Pizzak eta Saltsak sukaldatzeko. Lehenik eta behin masak egin genituen eta produktuak bota pizzak labean sartu aurretik. Hauek egiten ziren bitartean Humussa eta Guakamole saltsak egin eta dastatu genituen. Oso gozo atera zen dana. Zorgarria izan zen 3 urteko umeak sukaldari gisa ikustea. Beste 20 lagun kanpoan gelditu zirenez, bigarren txanda bat egingo dugu Urtarrilean.
2016/01/05
Gimkhana familiarra
Gurasolagunok gimkhana familiarra egingo dugu, Urduñako turismo bulegoarekin batera. Urtarrilaren 23an, larunbata, goizeko 11:00etan izango da eta turismo bulegoan bertan elkartuko gara.
Ekintza honetan parte hartzeko eta antolatzeko, aurretik izena ematea eskertuko zen, e-mail-en, whatsapp-en edo telefonoren bidez egin ahal da.
Eguraldiaren arabera data alda daiteke, aurrez abisatuko genuen.
Anima zaitezte parte hartzera!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)