Amurrioko eta Arespalditzako gurasolagunak Amurrioko kiroldegian elkartu ziren, hala ere, Laudiotik 8 partaide ziren. Guztira 42 partaide izan ginen, lehenik eta behin beroketak egin genituen, ondoren Indarra lantzeko jolasak, eskalada eta azkenik zapatilak hartzeko jolasa egin genuen. Gustura eta hurrengorako prest!!!
argazkiak hemen
2016/03/21
2016/03/18
Amurrioko udalak, aek-ren
laguntzaz apirilaren 6an antolatuko duen
mintzodromoan parte hartzera Amurrioko elkarte eta pertsona
guztiei gonbitea luzatu nahi die. Goizean
Amurrioko ikasleen txanda izango da eta arratsaldean berriz
beste guztientzat. Amurrioar euskaldun orok har
dezake parte. Doakoa da. Ordu bateko iraupena izango du eta
enparantzan egingo dugu.
Berdin du elkartetik
partaide bat zein guztiek parte hartu nahi duzuen, denak
ongietorriak izango zarete. Hala ere, konfirmazioa eskatu
nahi genizueke.
Baina badakigu mintzodromoa
zer den?
Euskara kalera ateratzea eta euskararen erabilera indartzea da mintzodromoaren helburua, jendea herriko plazan edota herriko leku erreferentzial batean euskaraz hitz egiten jarriz. Egunerokotasunean pil-pilean dauden gaiei buruz talde txikietan eztabaidak sortzea da ekinbide nagusia, unibertsalagoa den “World Cafe” formatuari jarraituz, baina beti ere euskaraz. Honekin euskara ikasten ari den pertsona euskaraz hitz egitera animatzea lortu nahi da; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenaren motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Mintzodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta lagun giroan tarte atsegina pasatuko dute euskaraz.

Animatu eta zabaldu!
2016/03/14
Berbabenturatarrak Kantabrian!
Oraingoan Ramalesera joan gara, 120m-ko garaiera duen Kaliz ferrata egitera. 13 lagun-ausart elkartu ginen. Liluragarriak dira aspaldian euskaldun ziren lur hauek. Birkonkistatu beharko genituzke agian??
ARGAZKIAK HEMEN
ARGAZKIAK HEMEN
2016/03/10
Pizza tailerrak: Urduñan eta Laudion
Martxoaren 5ean, larunbata, gurasolagunok, bai Laudion, bai Urduñan pizzak egin genituen.
Giro polita egon zen eta horregatik, gustura egon ginen, guztira 45 pertsona egon ginen, Laudion 30 eta Urduñan 15. Eskerrik asko guztioi.
Urduñako argazkiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen.
Giro polita egon zen eta horregatik, gustura egon ginen, guztira 45 pertsona egon ginen, Laudion 30 eta Urduñan 15. Eskerrik asko guztioi.
Urduñako argazkiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen.
eskalada saioa Amurrion!
Azken Bertso ikastarotxoaren ostean Aiarako gurasolagunentzako Eskalada saioa dugu Amurrioko kiroldegian. Animatu eta parte hartu!
2016/03/07
Tailerra: hozkailu-imanak
Martxoaren 12an, gurasolagunok Urduñako alondegian eskulan bat egiteko aukera izango dugu; hozkailu-imanak egingo ditugu urtxintxaren eskutik.
Parte hartu nahi baduzue eman izena, mesedez.
Parte hartu nahi baduzue eman izena, mesedez.
Subscribe to:
Posts (Atom)