Urtero bezala, Aiaraldeko berbalagunok sagardotegira joateko irteera antolatu dugu. aurten Usurbilgo "Aginaga" sagardotegira joango gara apirilaren 17an. Bazkaria izango da eta autobusez joango gara. Bakoitzak 27 € ordaindu beharko du. Aiaraldeko berbalagunak elkartzeko eta sagardotegiko giroaz gozatzeko aukera polita izan daiteke. Anima zaitezte eta eman izena apirilaren 12an baino lehen!
2010/03/25
2010/03/16
Gasteizko harresia
Martxoaren 13an, Berbalagunok Gasteizko harresia bisitatu genuen. Zoragarria benetan. Gainera, bisita eta gero txokolate gozo bat hartu genuen berotzeko. Badakizue, Siberia-Gasteiz...Argazkiak ikusi nahi baduzue klikatu hemen.
2010/03/09
Natur Zientzen aretoa Laudioko Museo Gastronomikoan
Aurreko ostegunean, martxoaren 4an, Javi Mateoren gonbidapena onartu eta Laudioko Museo Gastronomikoan dagoen Natur Zientzen aretoa ezagutu genuen. Bertan, fosil eta mineral ezberdinak ikusi genituen; Laudiokoak, EH-koak zein kanpokoak. Mundu honen inguruko hainbat berezitasun ere entzun genituen. Interesgarria oso iruditu zitzaigun. Talde txikia (7 eta Javi) baina jakinmin handikoak elkartu ginen.
2010/03/08
Kaixomaitia.com eta AIZU!
Berbalagun egitasmoetan parte hartzen dutenentzat bi eskaintza berri ditugu:
- Kaixomaitia.com hiru hilabeteko harpidetza osoan doan (kontaktu edo harremanak euskaraz bideratzeko web ordaintutako zerbitzua da. Bertan euskarazko harremanak izateko eta gainerako lagunekin mezuak trukatzeko aukera dago)
- AIZU! aldizkariko harpidetzan deskontua (AEK-k oinarrizko euskaraz argitaratzen duen aldizkaria da)
Informazio gehiago http://www.praktikatu.blogspot.com/ web horrian
2010/03/02
Wikipedia
Piper beteak
Amurrioko berbalagun taldekideek sukaldaritza ikastaroan piper beteak prestatu dituzte. Klikatu hemen errezeta gozo gozo hau ikusteko.
Subscribe to:
Posts (Atom)