Ikasturte honetan kakorratz, jostura, trikota eta abar egiteko aukera izango dugu.
Nahiz eta jakin ez, bakarrik eraman behar da behar duzun materiala (artilea, jostorratz...) eta ikasteko gogoa.
Ikastaro hau Adi emakumeen elkarteari esker izango da.
2016ko Laudioko sukaldaritza tailerra. Oraingoan Iluntze tabernan
elkartzen direnen afaria dastatzeko aukera izan genuen. Lehen plater
berezi bat prestatu zuten (patatak, arraultzak eta txistorra
nahasturik), alkoholik gabeko koktela izan genuen eta postre gozo bat.
Orain gabonak direla eta Otsailaren 11arte ez dugu hurrengoa izango.
Larunbat honetan Berbabentura lehen txangoa izan genuen. Bertan hamabost lagunek parte hartu zuten. Mairuelegorretako koba barnean 2 orduz izan ginen eta hainbak galeria bisitatu genituen: Kaperak, zezen plaza, cuarto d hora, haitz handi, urjauzia...