2013/11/28

Euskararen egunak 2013, Urduñan



EUSKARAREN EGUNAK 2013

Azaroak 29, ostirala

15:00, hitzaldia: “Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera” Antiguako Andra Maria ikastetxean.
Hizlaria: Iñaki Eizmendi, gizarte-hezitzailea

17:30, bertso-antzerkia: “Galtxagorriei to, Inaxito!”, Trikuharri taldearen eskutik.
Kultur-etxean.

Azaroak 30, larunbata

13:00, poteo euskalduna plazatik abiatuta.

15:00, herri-bazkaria Mariaren Lagundian.
Txartelak salgai Euskara Zerbitzuan, Mugalden eta Marrazkin.
Prezioa: 8 €

Abenduak 2, astelehena

15:00, hitzaldia: “Euskara, eskola eta familia”
Herri-ikastetxean. Hizlaria: OSADI

17:30, ipuin-kontalaria: “Euskal Herriko kontuak”
Kultur-etxean

Abenduak 3, asteartea

17:00, Zurezko betiko jolasak plazan

2013/11/27

"Amaren eskuak" filma. Laudioko Lanbide Heziketa Eskolan

Ostiral honetan, azaroak 29, arratsaldeko 19:00etan, Laudioko Lanbide Heziketa Eskolan, Mireia Gabilondoren "Amaren eskuak" filma emango dute.

Filma hau Karmele Jaioren eleberrian oinarrituta dago.

Animatzen bazarete, Berbalagunok geratuak gara arratsaldeko 18:45ean eskolako sarreran.

2013/11/13

"Bilbora oinez" txangoa

Azaroaren 16an, Laudioko Santa Luzia menditik abiatuta Bilbora joango gara Pagasarritik. Ondoren, Bilbon pintxo eta pote batzuk hartuko ditugu indarrak berreskuratzeko eta buelta trenez egingo dugu.

Larunbatean, goizeko 8:30ean Zuentzat dendaren aurrean gelditu gara. Han ikusiko dugu zenbat auto igo behar ditugun. Eguraldiak uzten bagaitu...

2013/11/11

Sukaldaritza ikastaroa, Laudion

Hurrengo ostegunean, hilak 14, Laudion sukaldaritza ikastaroari hasiera emango zaio.

Hitzordua Laudioko Gastronomia Museoan izango da arratsaldeko 19:00etan.

Sukaldariek jada pentsatuta daukate menua!!

2013/11/07

Aiaraldea.com webgunean berbalagun bati egindako elkarrizketa


AINHOA BARBARA (Amurrio, 1974) Amurrioko Berbalagun taldean aritzen da. Ikasturte hasierarekin berbalagun taldeak berpiztu dira eta ekimena nolakoa den azaldu Ainhoa partehartzailearen ikuspegitik.

Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu sakatu hemen

2013/11/05

Berbalagun Aurkezpena, Zeberion

Ostiral honetan, Azaroak 8, Zeberion egingo dugu 213-2014ko edizioaren aurkezpena.

Arratsaldeko 19:00etan Eskola Zaharrean.

Etorri, parte hartu eta hitz egin euskaraz!