2013/02/26

Bertso-saioa, Korrika kulturala


Ostegun honetan, otsailaren 28an, Korrika kulturalaren barruan, Bertso-saioa antolatu da. Izar Mendiguren, Ruben Sanchez, Ainhoa Comas eta Paula Amilburu bertsolariekin.

Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da Laudioko Arrañope tabernan.





2013/02/21

Euskaraz bizi nahi dut, koreografia


"Euskaraz bizi nahi dut" Esne Beltza taldearen abestiarekin, koreografia prestatuko dugu Urduñako Berbalagunok Korrika 18. Urduñatik pasa den egunean plazan dantzatzeko. Animatuko zara?

Hasiko gara prestatzen ostegunero, arratsaldeko 8etan Lanbide Heziketako lokalean.

Zure zain gaude!

2013/02/19

Libreta tailerra, Laudion

Ostiral honetan, otsailaren 22an, Gurasolagun programaren baitan, libreta taillera egingo da. Ekintza hau umeei zuzenduta dago.

17:00etan Laudioko Ludotekan

Izena emateko jarri gurekin harremanetan

2013/02/18

Korrika 18ren aurkezpena, Amurrion

Astearte honetan, otsailaren 19an, arratsaldeko 19:30ean Amurrioko Katekesi aretoan Korrika 18ren aurkezpena egingo da.

Korrika badator!!! Tippi tappa tippi tappa KO RRI KA!!




2013/02/06

Patinatzera goaz!


Otsailaren 16an, larunbata, Gasteizko Bakh izotz pistara joango gara Berbalagunok. Animatuko zarete?

Izotz-pistan: 17:00 – 19:00
Sarrera: dohainik
Patinen eta kaskoaren alokairua: 6 euro
Bidaia: nor bere autoan
Izena emateko azken eguna: otsailaren 14a