2015/12/18

Kakorratz, jostura, trikota... ikastaroa

Ikasturte honetan kakorratz, jostura, trikota eta abar egiteko aukera izango dugu.
Nahiz  eta jakin ez, bakarrik eraman behar da behar duzun materiala  (artilea, jostorratz...) eta ikasteko gogoa.
Ikastaro hau Adi emakumeen elkarteari esker izango da.

Anima zaitez!!!



2015/12/14

sukaldaritza tailerra 2

2016ko Laudioko sukaldaritza tailerra. Oraingoan Iluntze tabernan elkartzen direnen afaria dastatzeko aukera izan genuen. Lehen plater berezi bat prestatu zuten (patatak, arraultzak eta txistorra nahasturik), alkoholik gabeko koktela izan genuen eta postre gozo bat. Orain gabonak direla eta Otsailaren 11arte ez dugu hurrengoa izango.

Maiurelegorretako koba!

Larunbat honetan Berbabentura lehen txangoa izan genuen. Bertan hamabost lagunek parte hartu zuten. Mairuelegorretako koba barnean 2 orduz izan ginen eta hainbak galeria bisitatu genituen: Kaperak, zezen plaza, cuarto d hora, haitz handi, urjauzia...

Hurrengoa Nerbioi arroan Orientazio txangoa izango da, Urtarrilaren 16an. Animatu eta disfrutatu!

 

2015/12/09

2015/12/03

Aiaraldea.eus-en gaude

Aiaraldeko berbalagunek badugu www.aiaraldea.eus-en, bai aldizkarian eta bai interneteko orrian lekutxo bat.  Botaiozu begiradatxo bat!!!


2015/11/27

Urduñako gurasolagunen agenda

Hemen dago; datorren urtean gurasolagunek izango duten agenda.
Kontuan izan, eguraldiaren arabera, ekintzak alda daitezke, halere, aurrez abisatuko da.

Animatu parte hartzera!!!



2015/11/25

BERBABENTURA agenda prestatzen lagunduko...?

Abenduaren 12an egingo dugu lehenengo txangoa eta hor erabakiko da urte osoko BERBABENTURA AGENDA. Zein kirol-ekintza gustatuko litzaizueke praktikatzea??? BERBABENTURAK ez du mugarik!!! Aipa ezazu behean gogoko izango zenuketena eta abian jartzen saiatuko gara.  Eskerrik asko zuen laguntzagatik

Oraindik dago taldean sartzeko aukera, Animatu!

SUKALDARITZA TAILERRA


Urteko lehen afaritxoa eta nibela gorago ezin da jarri. Ostegunetan 19:00tan Bazter tabernan elkartzen diren partaideen txanda izan zen. Sasoiko produktuaz baliatuta gozoago ezin zitekeen menua prestatu ziguten; (errezetan izan bezain pronto zintzilikatuko dut hemen)




1- Kuia plantxan
2- Kantarelus beteriko piperrak
3- Sagar pastela



Hurrengo tailer-afaria abenduraren 10ean izango da berriz ere gastronomi museoan. Arratsaldeko 7tan. Animatu mutilek sukaldatuko dute oraingoan!!!


2015/11/19

Gurasolagunen aurkezpena

Barkatu eragozpenak, baina azkenean egunez aldatuko da; azaroaren 26an, 16:30etan izango da. Urduñako Eskola Publikoan aurtengo egutegia azalduko dugu; zer ekintzak egingo diren zuen seme-alabekin batera.
Parte hartu nahi baduzue gurasolagunen, hurbildu!!!


Berbalagunen aurkezpena

Abenduaren 1ean, 19:00etan, Urduñako alhondigan aurtengo ekintzen aurkezpena izango da.
Animatu ekintzak ezagutzera!!!



2015/11/16

AMURRIOKO BERBALAGUN


Aurtengo plangintza egiteko inkesta bat zabaldu genuen. Uste baino partaidetza handiagoa egon zen. Eta hauek izan dira emaitzak:

%100ak berbalagun egitasmoa ezagutzen zuen eta bazekien astero elkartzen diren taldeak badirela. Zer egitea gustatuko litzaiekeen galdetu diegunean, erantzunak erabat banatuak izan dira. Herenak Kultural ekintzak nahi zituen, beste heren bat kiroletakoak eta beste herenak ikastaroak

Zehazki galdetu diegunean, euskal dantzak, berbabentura talde berria, patinen ikastaroa eta hitzaldiak (inguruko euskaldun ospetsuenak) aipatu dituzte.

Zer erakusteko prest zaude??? hau galdetzean, bizikleta txangoak, euskal kantak, eskulanak, patxaran/likore katak eta egiteko ikastaroak proposatu dituzte besteak beste.

Ia 5tik lauk larunbatetan egitea nahiago luke.

Emaitza hauek kontuan harturik, plangintzarekin hasiko gara. Astebururako agenda osatuta izango dugu

2015/11/05

Zuen interes guneak ezagutu

Gustatuko litzaiguke zeintzuk diren zure gustuak ekintza eta gai ezberdinak jorratzeko. 
Horregatik, interes gune bat baldin badaukazue bota eta aipatuenak garatuko ditugu.

Aita edo ama bazara eta zuen haurrekin batera ekintzak egin nahi badituzu zure ideiak ere aipatu.

Gainera, euskaraz egingo da.





       
Plaza mugatuak daude. animatu, PATATERO artean ederki pasako dugu eta!
izena emateko Laudioko edo Amurrioko Euskaltegitan!

2015/11/04

BERBALAGUN ABIAN

Hona hemen Aiaraldeko Berbalagunen asteroko elkartzeak. Anima zaitez!!


2015/10/27

ARABAKO MINTZALAGUNEN TOPAKETA, ARDO ARTEAN


Ikasturteari hasiera ezin hobea emateko, Arabako Mintzalagunen topaketa antolatu dugu datorren AZAROAREN 21ean, beraz, gorde zuen agendetan data hau! 
Eskuernagan (Arabar Errioxa) elkartuko gara, eta bertan hainbat ekintza egin ostean (zehazteke), Candido Besa upategian bazkalduko dugu. Mintzalagun berriak eta beteranoak, hangoak eta hemengoak... elkartzeko aukera bikaina izango da.

IKASTURTE BERRI ON MINTZALAGUNOK!


* Non? Eskuernagan (Candido Besa upategian)
* Noiz? Azaroaren 21ean, larunbata
* Egun pasako irteera izango da. Goizez atera eta arratsaldez itzuli. Autobusez joango gara.


MENUA

-Patatak txorizoarekin
-Saiheskiak
-Postrea

*Alergikoentzat eta barazkijaleentzat aukera desberdinak egon daitezke. 

Badakigu irrikitan zaudetela, baina mementoz ezin dizuegu informazio gehiago eman... 



Dagoeneko izena eman nahi duzula? informazio gehiago jaso nahi duzula?

Bidali mezu bat zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera edo deitu 640 574 996 telefono zenbakira.

2015/10/19

Euskalduna zara? Euskaldun zaharra? berria? Zailtasunak dituzu zure herrian euskeraz aritzeko? Berbalagun da zure irtenbidea!

Aiaraldeko Berbalagun -ren ikasturte hasiera dagoeneko martxan da. Hainbat talde elkartzen ari dira eta beste batzuk hastear daude. Zeren zain zaude?

Jar zaitez gurekin harremanetan:

facebook (Aiaraldea berbalagunak)
tlf + whatsapp: 607673744

Bestalde gonbitea luzatzen dizuegu Aiarako Euskara asteburuan parte hartzeko:


2015/10/05

Berbalagun: lotsarik gabe, praktikatu gurekin!

Aurten ere, Berbalagun egitasmoa martxan!

Lotsarik gabe, euskara praktikatu gurekin, lelo honekin aurtengo kanpaina hasiko da. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hiru aukera dituzu: zure herriko euskara zerbitzura, AEK-ra hurbildu, edo klikatu hemen.

Animatu zaitez!!!


2015/09/02

Lan eskaintza interesgarria

AEK-k AIARALDEKO BERBALAGUN EGITASMORAKO DINAMIZATZAILEA BEHAR DU.

IZAN BEHARREKOAK
  • Erdi-Goi mailako titulazioa.
  • C1 edo baliokidea.

BALORATZEKOAK:
  • Egitasmoaren gaineko ezagutza.
  • Eskuragarritasuna eta prestutasuna.
  • Internet eta eta sare sozialen inguruko ezagutza. Batez ere; blog-a, facebook

CURRICULUMA BIDALTZEKO:
  • Interesdunok bidali zeuen curriculumak URRIAREN 18a BAINO LEHEN ondoko helbidera: praktikatu@aek.eus
  • Erreferentzia: Aiaraldeko dinamizatzaile lan-postua


2015/06/30

Aretxarroko koba: gurasolagun ekimena

Laudioko gurasolagunak Aretxarroko kobazulora eta Mareazuloko arroila bisitatzera joan ziren kurtsoari amaiera emateko. Oso giro polita egon zen.
Azkenean, Okondora 30en lagun hurbildu ziren bisita gidatura. Primeran pasatu genuen!!!

Hona hemen, argazki batzuk; argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.



2015/06/10

Irteera: Aretxarro kobazulora (gurasolagunak)

Ikasturteari behar bezala agur esateko Okondoko Aretxarro  kobazulora eta Mareazulo arroilara irteera proposatzen dizuegu.

Ekainaren 17an izango da, asteazkena, 17:00etan,  Lanbide Heziketako aparkalekuan  (Laudion) geldituko gara autoz joateko (autoak momentuan bertan atonduko ditugu jende kopuruaren arabera). Arazorik balego ordutegiarekin, esan eta moldatuko gara.

Ugalde auzotik, ordu laurden pasotxoko ibilaldiaren ostean,  kobara sartuko gara. Leizea txikia izanik, leku batzuetan arrastaka eta belauniko ibili beharko dugu (beldurrik ez izan, gida bikaina daramagu eta). Zikintzeko arropa eta kopeta argiak eramatearekin nahiko. Bokata eta ura aukeran.
Ekintza irekia da eta nahi duen oro etor daiteke, zabaldu mezua, mesedez.

Anima zaitezte, primeran pasako dugu eta!!!




2015/05/28

Sukaldaritza ikastaroa Laudion

Maiatzaren 21ean Laudion sukaldaritza tailerra garatu zen.  Plater ezberdinak ikasteko aukera izan genuen; patata beteak, zainzuriak eta limoi mousse-a.

Hau da sukaldatu ondoren, emandako emaitza:


Beste argazkiak ikusteko klikatu hemen.

Sukaldaritza tailerra gurasolagunekin Laudion

Maiatzaren 20an, Laudioko gurasolagunak elkartu ziren enpanada gaziak eta gozoak egitera.
Guztiak oso gustura egon ziren sukaldatzen eta umeek pilo bat ikasi zuten.

Haien emaitza hona hemen:


2015/05/22

Aiaraldean udan ere praktikatu gurekin!

Ikasturtea amaitzean, berbapraktika talde batzuk desagertu egiten dira. Baina jarraitu nahi baduzue edota gure programan hasi, udan ere aukera daukazue, talde berriak sortzeko.

Eman izena zure herriko euskaltegian, euskara zerbitzuan, telefonoz deitu.
Apuntatzeko azken eguna, ekainaren 19a izango da.

Hurbildu zaitezte!!!



2015/04/21

Sagardotegia (Aiaraldea)

Apirilaren 18an, Aiaraldeko Berbalagunok Astigarragara hurbildu ginen eguna igarotzera. Sagardotegian ohiko menua jan genuen. Gainera, herrian, nahiz sagardotegian, giro polita egon zen.

Hona hemen, argazki bat. Besteak ikusi nahi badituzu klikatu hemen.


 

2015/04/01

Selfie lehiaketa: Aiaraldean

Dakigunez, berbalagunen artean selfie lehiaketa egiten ari gara. Talde irabazleak Sarasola sagardotegia saria joateko aukera (doan) izango du.

    * Talde irabazleak nor den apirilaren 13tik 16ra erabakiko da.

Parte hartzera animatu!!!

Hona hemen, berbalagun taldeek  bidalitako argazkiak:




2015/03/16

Egin txoootx gurekin!!! Aiaraldea 2015

Apirilaren 18an, Aiaraldeko lagunak Sarasola sagardotegira (Astigarragara) joango gara txotx egitera.

Autobusa:
           Urduñan 11:00etan.
           Amurrion 11:15etan.
           Laudion 11:30ean.
Autobusez itzultzeko ordutegia arratsaldeko 20:00etan izango da.

Prezioa: 30 eurokoa izango da, bazkaria eta autobusa barne.

Apuntatzeko azken eguna: martxoaren 30ra izango da.

Animatu gurekin etortzera!!!



2015/03/12

Korrika Kulturala Urduñan: Euskararen astea

Aurten, Korrika 19 ospatuko dugu. Honen ondorioz, astean zehar ekintza ezberdinak garatuko ditugu.

Animatu gurekin ospatzera!!!



2015/02/13

Irish in Euskal Herria, Luiaondon

Otsailaren 27an, ostirala, Luiaondoko Sozialean, "Irish in Euskal Herria" umorezko barrarrizketa izango dugu, gaueko 20:00etan. 

Bakarrizketa Euskara Arloak antolatua da  Berbalagun programaren ekimen osagarri moduan.

Animatu zaitez Barry Manley idazle irlandarraren hamaika kontu entzutera!!!
Nola animatu zen euskara ikastera, gertatutakoak, pairatutako txantxak, hanka sartzeak...
Ez galdu merezi du-eta.



2015/02/09

Korrikaren aurkezpena, Urduñan

Asteazken honetan, otsailaren 11n, KORRIKAren aurkezpena izango da Urduñako Kultur Etxean, Areto Nagusian, arratsaldeko 19:00etan.

Gutxi falta korrika izateko, hurbildu!!!



2015/01/30

Erlaxazio/meditazio ikastaroa, Laudion

Aurten ere, otsailean, erlaxazio/meditazio ikastaroari hasiera emango diogu.

Lehenengo saioa otsailaren 11n (19:00etatik -20:00etara)
Bigarren saioa otsailaren 18an  (
19:00etatik -20:00etara)
Hirugarren saioa otsailaren 25ean (
19:00etatik -20:00etara)

Ikastaroaren lehenengo eguna Basalarrinan izango da. Lekua nahiko hotza da berez, hori dela eta lehenengo saioa han egingo dugu eta hotzegia dela ikusiz gero, hurrengoak Kultura Etxean egingo genituzke. 

Kontuan izan, tapakia eta arropa potoloa eta erosoa beharrezkoak izango direla.


Bestalde, ikastaroa luzatzeko egunen berri emango dizuegu.

Etortzeko asmorik eta orain arte konfirmatu ez duzuenok konfirmatu ahalik eta lasterren, mesedez.




2015/01/29

Agate Deuna, Urduñan

Aurten, Otsailaren 4an, Foru Plazan elkartuko gara, Agate Deuna ospatzera.
Kalejira amaitu eta gero, txokolatada egongo da.