2014/02/21

Inauterietako torradak, Laudion

Otsailaren 27an, Laudioko berbalagunok sukaldaritza ikastaroa egingo dugu. 
Oraingoan inauterietako torradak egingo ditugu. Ideia guztiok parte hartze da, 
hortaz, oraingoan denok ibiliko gara sukaldari eta ez da talde arduradunarik
egongo. 
Bilduko gara Museo Gastronomikoan arratsaldeko 19:00etan.
Izena eman nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
 
 
 

2014/02/10

Okondoko diagnosirako bilera

Okondoko berbalagunak gonbidatuak izan dira herrian egingo den diagnosi bilera batera euskararen egoera aztertzeko.


Bileraren helburua herriko euskararen egoeraren erradiografia bat osatzea da. Horretarako adin, perfil zein ideologia ezberdineko pertsonak bildu eta norbere iritzi eta sentsazioak azaltzea nahi dute antolatzaileek.

Ostegun honetan, otsailaren 13an, arratsaldeko 18:00etan Okondoko Mesonen geratuak dira.

Zure ekarpena oso garrantzitsua da.





2014/02/06

Kantu poteoa, Amurrion

Gaur, otsailak 6, kantu poteoa antolatu dute Amurrioko lagunok. Arratsaldeko 19:00etan euskaltegian geratuak dira. Giro aparta egongo da, etorriko zarete?



2014/02/05

Tartak eta karetak, Luiaondoko gurasolagunekin

Ostiral honetan, otsailak 7, arratsaldeko 18:00etan Luiaondoko gurasolagunek, tarta eta Pirritx Porrotx eta Marimototsen karetak egiteko tailerra antolatu dute.

Luiaondoko Sozialean geratu dira. Hurbilduko zarete? Jarri gurekin harremanetan eta etor zaitezte!

Agate Deuna, Urduñan

Gaur, otsailak 5, Urduñako berbalagunak, gurasolagunak eta euskalzaleak, plazara aterako dira Agate Deuna eguna ospatzera.

Animatzen bazara, hartu zure makila eta hurbildu Urduñako Foru Plazara arratsaldeko 18:00etan. Gero txokolatea egongo da eskuak berotzeko.


2014/02/04

Masaia Tailerra, Laudion

Datorren asteartean, hilak 11, Xabi Altube fisioak  masaia tailerra eskainiko digu Laudioko berbalagunei. Tailerra Basalarrinan egingo dugu 18:30ean. Ordu eta erdiko saioa izango da.

Etortzeko asmoa duenak, mesedez, konfirma dezala. 

 Arropa erosoaz aparte, ez dugu ezer berezirik eraman behar.

Anima zaitezte, oso aukera polita da eta.