2011/10/27

Aresketamendi,bisita gidatua



Datorren azaroaren 5etan, goizeko 11etan, Berbalagunok, Amurrioko Aresketamendi, energia berriztagarrien parkea bisitatuko dugu. Bisita gidatua izango da eta sarrera dohanik. Interesatuta bazaude, jarri gurekin harremanetan azaroaren 3an baino lehen.


Parke honetan ikasiko dugu zelan erabili eguzkia, ura, haizea eta biomasa, energia lortzeko. Ez galdu aukera hau eta eman izena!

2011/10/20

Aiarako Euskararen Egunak 2011

Hona hemen Aiara udalerrian urriko bi azken asteburuetarako antolatu den AIARAKO EUSKARAREN EGUNAK 2011ren egitaraua:


Urriak 21, ostirala: 19:30, Solasaldia "Aiara eta euskara: kontatu ez zigutena" Felix Mugurutza. Arespalditzan, udaletxeko aretoan

Urriak 23, igandea: Ipuin kontalaria (Kontukantoi "Bazen noizbait, norbait..."), Askaria, eskulan-tailerra, Menoioko kontzeju-etxean.

Urriak 28 ostirala: 19:30, Euskal musikaren kontzertu didaktikoa, BADOK 4 musika taldearekin Luiaondoko Sozialean. 21:30 Kantu-mokadua (zatoz pintxoak afaldu eta euskal abestiak kantatzera Kale Danetan taldearen laguntzaz!) Luiaondoko Sozialean. Prezioa 6 €

Urriak 29, larunbata: Bertso sarikada, Arabako 4 bertsolari gazterekin eta trikitixaz girotua. 13:00 Bertso-poteoa Arespalditzan, 14:30, Bertso-bazkaria Llantenoko Eskolan. Prezioa 12 €

Urriak 30, igandea: 10:00 Goizeko mendi-irteera familiarra, Aiara udalerrian zehar, Irteera Etxaurren ikastolatik.


Zuen eragina eta parte hartzea garrantzitsua izango da. Zabaldu eta parte hartu!!!

Informazio gehiago: Aiarako Udala 945 39 90 13