2011/03/29

Jostun ikastaroa Laudion








Laudioko berbalagunok jostun ikastaroa antolatu dugu. Hurrengo ostegunean, martxoaren 31n, hasiko da. Kultur etxeko beheko solairuko gela bat utzi digute, beraz, 7etan hantxe elkartuko gara.



Buruari pare bat buelta eman zer konpon dezakezuen jakiteko, edozein gauza izan daiteke: Praka-barrenak hartu, gona bat moztu, alkandora bat eztutu, zazpi bat konpondu... Orratzarekin ere irudimena!



Animatzen bazarete jarri gurekin harremanetan.

2011/03/22

Euskal-poteoa 2.0

Hurrengo data heldu da, ostiral honetan, martxoak 25, Euskal Poteo deialdia egin dute Laudioko Aek-ko ikasleek.

Beti bezala arratsaldeko 7etan ArraƱope tabernan egongo gara.

Animo koadrila!

2011/03/16

Bakailaoa "Club Ranero" erara




Osagaiak:

-Lau zati gatzik gabeko bakailao
-Olioa
-Sei ale berakatz
-2 piper berde
-2 tipula

Nola prestatu:


Lehenengo eta behin, lau ale berakatz zuritu eta olio epelean sartu, bigun geratu arte. Prest daudenean aterako ditugu.


Jarraian, berriro ere olio epelean, bakailo zatiak jarriko ditugu (azala gorantz dagoela) egosteko. Sardexka sartzen bada, eginda daudelako seinalea da. Eginda daudenean, bakailao zatiak beste lapiko batera aterako ditugu.


Lapiko honetan olio epel pixka bat ipiniko dugu eta lapikoari eragingo diogu, saltsa loditzeko, hots, pil-pil-a egiteko. Olio apur bat gaineratuko diogu eta berriz ere astinduko dugu pil-pil-a eginda egon arte. Norberaren gustuaren arabera.


Beste alde batetik, geratzen diren berakatzak, tipula eta piperrak "juliana"eran zatitu. Zartagin batean barazkiak ondo gorritu eta, olioa kenduta, bakailaoari gaineratuko diogu. Pil-pil-a ez apurtzeko kontu handiz, ondo nahastuko dugu dena.


On egin!

2011/03/15

Euskalakari, koplalari!


Kopla idatzi sariketa

Parte hartzaileak: AEKko euskaltegietako taldeak zein praktika egitasmoetako taldeak.
Egin beharreko lana: 6koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi. (doinua: ama begira zazu, ikusi nuenean)
Gaia: Euskalakari baten eguna

Oharra: Bertsoaldia idaztea eta bidaltzearekin aski da baina bertsolaritzan doinua ere ezinbesteko osagaia denez, koplak abestera animatu nahi zaituztegu; beraz, telefono batekin edo kamera arrunt batekin zuek kantutako bertsoaldia grabatu eta bidal dezakezue; bideoz iristen diren bertsoaldiek puntu gehigarri bat izango dute.

Noiz eta nora bidali: Azken eguna: apirilak 1. prentsa@aek.org herbidera bidaliz.
Epaile lanak: Bertsozale Elkartea.

Korrikaren amaieran lehiaketako talde irabazlea zein den erabakiko litzateke.
Saria: Irabazten duen taldeak afari edo bazkari bat sagardotegi batean, bi bertsolarirekin.

2011/03/11

Aiaraldea Far West da!


Aiaraldeko berbalagunok autobusa aterako dugu! Sagardotegian 200 baietz!

2011/03/08

Denok sagardotegira!!


Aurten ere sagardotegira joango gara berbalagunok. Martxoaren 19an eguerdian. Plazak mugatuak dira, beraz, eman izena lehenbailehen.