Aurten ere, Urduñako Berbalagunok eta Gurasolagunok kalera aterako gara Agate Deuna kopla abestera. Animatuko zarete? Ekarri zure makila!
Noiz: otsailaren 1ean, ostirala, arratsaldeko 7etan
Non: Foru Plazan
2013/01/31
2013/01/25
Korrika 18ren aurkezpena, Laudion
Korrika badator!
Datorren ostegunean, urtarrilaren 31n, arratsaldeko 19:30ean, Laudioko Basalarrina Kultur elkartean Korrika 18ren aurkezpena egingo da. Etor zaitezte!
Eman euskara elkarri!!
Datorren ostegunean, urtarrilaren 31n, arratsaldeko 19:30ean, Laudioko Basalarrina Kultur elkartean Korrika 18ren aurkezpena egingo da. Etor zaitezte!
Eman euskara elkarri!!
2013/01/18
Dantza ikastaroa, Laudion
Datorren astelehean, urtarrilaren 21ean, hasiko da Laudion euskal dantzak ikasteko ikastaroa. Izena eman nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.
Ez galdu aukera paregabe hau, giro polit batean betiko dantzak ikastea!
Non: Basalarrinan, arratsaldeko 19:15ean
2013/01/16
Gurasolagun: Gaileta tailerra Laudion
Aita, ama egin dezagun euskaraz |
Animatzen bazarete jarri gurekin harremanetan!
2013/01/15
Korrika kulturala omenaldi ekitaldia
Datorren urtarrilaren 26an Korrika Kulturalari hasiera emango diogu Usurbilen Txotx! erraldoia antolatuz. Txotx erraldoi hau Korrika 18k omentzen dituen euskara ikasle direnei eta izandakoei zuzendua dago.
Usurbilen egun osoko jaia izango dugu txartelean agertzen den moduan, Aiaratik autobusak jarriko ditugu bertora hurbildu nahi duen orok aukera izan dezan. Hori dela eta, eta ahalik eta ikasle gehien hurbil dadin bertora arestian aipaturiko autobusak+bazkaria (pikoteo bazkaria izango da)+txotx+Esne Beltzaren kontzertua = 10 euro
Horrez gain kale animazio izango dugu eta beste hainbat ekitaldi.
Sarrerak hartzeko Laudioko, Amurrioko eta Urduñako AEK-n izango duzue urtarrilaren 21era bitarte.
2013/01/09
2013an praktikatu euskara!
Urte berriarekin batera Berbalagun egitasmoan izena emateko kanpaina zabaldu da berriz ere. Parte hartu nahi duzu? Eman izena!
ZEIN DA HELBURUA?
Berbalagun proiektuek gure kaleetan euskararen presentzia zabaltzea eta handitzea dute helburu nagusi.
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Euskara ikasten ari denak, erabilera hobetu nahi duenak, euskaraz mintzatzeko helburua duen pertsonak.
Euskaldunak, solasaldiaren bidez mintzakideari euskaraz hobeto mintzatzen lagunduko dionak.
NOLA?
Bakoitzaren denbora librearen arabera, mintzataldeak antolatzen ditugu binaka edo talde txikiietan biltzen dira astean behin, euskaraz egiteko, gustuko aktibitateak partekatuz. Talde bakoitzak erabakitzen du zer egin, noiz eta non.
ABANTAILAK
Egitasmo hauetan oparte hartzen dutenek deskontuak eta abantailak dituzte prentsa eta argitalpenetan, besteak beste.
Eta den-dena, DOHAINIK, KITORIK, DEBALDE, MUSUTRUK!
IZENA EMATEKO: Sakatu hemen

Subscribe to:
Posts (Atom)