2020/10/15
ARIMEN GAUA AIARALDEAN
2020/10/08
Aiaraldeko Lasterkarien liga herrikoia
AIARALDEKO LASTERKARIEN LIGA HERRIKOIA
Arautegia
Berbalagun egitasmoak eta Mugagabe mendi lasterketako antolakuntzak Aiaraldear liga sortzea erabaki dugu, Covidak eragindako lasterketa gabeziari aurre egiteko. Baldintza bakarra dago, euskaraz egitea.
LIGA
Ligak 4 proba izango ditu, eta hurrengo datetan burutu behar dira, nahi beste alditan saiatuta.
* 10 km-ko Traila (Laudion): Ibilbidea: Tracka jarraituta. Urriaren 19tik azaroaren 1era
* Erronka bertikala (Okondon) Ibilbidea: Tracka jarraituta edo ez, ibilbide librea. (guk track bat eskainiko dugu, ez du azkarrena izan behar). Azaroaren 2tik 15era
* Jaitsiera lasterketa (Urduñan) Ibilbidea: Tracka jarraituta. Azaroaren 16tik 29ra
* Orientazio lasterketa: Mapa eta iparrorratza lagun (Oso erreza izango da). Abenduaren 13an
PARTE HARTZEKO
Doakoa da, Parte hartzeko izena eman behar da urriaren 16a baino lehen. 607 673 744 zenbakira Whatsappez zuen izen-abizenak, NAN zenbakia eta jaiotze-data bidali behar dituzue eta parte hartu nahi duzuela aipatu, euskara hutsean.
Behin izena emanda, proben informazioa jasoko duzue, tracka.... (Probek ez dute 2 ordutik gorako iraupenik, eta sasoi puntu batekin edonork egitekoak dira).
SAILKAPENA
Behin ibilbidea osatuta duzuenean, whastapp-a bidali behar duzue goian aipatutako zenbakira eta bertan behar izandako denbora eta egindako tracka erantsi behar duzue (GPX dokumentua). Bidaltzeko azken eguna hurrengo probaren lehenengo eguna izango da. Lehenengo tracka bidaltzeko azaroaren 2a, adibidez.
Proba guztien denborak batu egingo dira sailkapena osatzeko. Ez duzue zertan denetan parte hartu. Hala ere, batean parte hartu ezean, lasterketa horren lehen sailkatuaren denboraren hirukoitzarekin “zigortuak” izango zarete.
Sailkapena egon arren ez da azkarrenei sari berezirik emango, partaide guztien artean hainbat sari zozketatu egingo ditugu.
MATERIALA:
Lasterketa arrunta ez denez, ez dira ikuskariak egongo. Horregatik ezin dugu derrigortu materiala eramatera baina bai gomendatzen dugu hurrengoa eramatea:
Zira (euritarako kapa). Buffa edo kapela
Tapaki termikoa
Bastoiak
Ura eta jana
SEGURTASUNA:
Egoera berezia da eta segurtasun neurriak hartzea gomendatzen dizuegu, bakarrik egin daiteke baina taldeka egitekotan musukoaren erabilera eta eskuen desinfekzioa egitea gomendatzen dizuegu.
Hau ez da lasterketa arrunt bat, guk diseinatutako proba da baina ez dago antolakuntza formalik. Partaide orok bere gain hartzen du bere segurtasuna. Gomendatu egiten dugu mendian federatuta egotea, baina zuen eskutan uzten dugu egotearena ala ez. Bakoitzak bere arriskuak onartzen ditu eta erantzukizuna du.
2020/10/05
2020/09/22
Berbalagun Martxan
2020/06/02
2020/05/27
GARAGARDO DASTAKETA ON-LINE
2020/05/26
ESPEDIZIO LASTERKETAK (AUTU-MAUTUAK)
2020/05/13
Solasaldia: Etxea, euskal kulturaren oinarria
Parte hartzeko klikatu lotura honetan > https://labur.eus/jcge2
Autu-mautuak: berriketan gai baten inguruan online aritzeko proposamena da.
2020/05/05
Onddoak Latiorron
Inprimatu ezazue mapa eta disfrutatu paseoa emateko dugun ordua!