2010/01/28

Agate deuna


Urduñako berbalagun taldeak berbalagun eta euskaldun guztiak gonbidatu nahi zaituztegu Agate Deuna eguna elkarrekin ospatzera. Horretarako otsailaren 5etan, arratsaldeko 19:00etan Urduñako Foru Plazan geratuko gara abesteko. Animatzen bazarete, hartu makila eta hurbil zaitezte!


2010/01/19

Berenjena beteak

Hona hemen Amurrioko sukaldaritza ikastaroko partaideek egindako errezeta
Osagaiak:

4 berenjena, tipula bat, piper berde bat, 400 bat gramo haragi xehatua, tomate saltsa, gazta birrindua eta gatza

Nola egin:

Lehengo eta behin, berenjenak ondo garbituko eta erditik moztuko ditugu. Ondoren, haragia ganibeta batez moztuko dugu (baina berenjenak hustu gabe). Jarraian, berenjenak labean sartuko ditugu bigun egon arte. Eginda daudenean, hustuko ditugu eta haragia, momentuz aparte utziko dugu.
Berenjenak egiten diren bitartean, tipula eta piperra zatitu eta frijitu. Bigun dagoenean, berenjena haragia erantsiko dugu, gatza bota eta ondo eginda egoten denean, tomate saltsa gehituko dugu. Apur gehiago egiten utziko dugu.
Beste zartagin batean olioa botako dugu eta haragi xehatua egingo dugu. Berenjenak betetzekoa bukatzeko, haragia eta tomatea nahastuko ditugu. Bost minutuz dena batera egosten utziko dugu.
Amaitzeko, berenjenak haragiarekin beteko ditugu, gazta birrindua gainetik botako diegu eta labean berriko sartuko ditugu gainerretzeko.

2010/01/18

Oilasko papar-bilkariak txanpinoi kremarekin

Osagaiak:

Erretilu bat txanpinoi, tipula erdia, esne-gaina, oilasko paparrak, urdaiazpikoa, gazta guria, irina, arrautza eta ogi birrindua.

Nola egin:

Oilasko paparrak xerratan moztu eta gazitu ditugu. Jarraian, xerren gainean urdaiazpiko eta gazta xafla bana ipini, bildu eta arrautza-irinetan eta ogi birrindutan pasatuko ditugu. Hau guztia egin ondoren, frijituko ditugu.

Krema egiteko:

Tipula Xehe-xehe zatitu eta frijitzen jarriko dugu. Bitartean, txanpinoiak garbitu eta xaflatan moztuko ditugu. Tipula bigun dagoenenan, txanpinoiak gehituko ditugu eta gatza botako diegu. Eginda daudenean, esne-gaina erantsi eta apur gehiago egiten utziko dugu. Krema bukatzeko, irabiagailuz pasatuko dugu.

Zerbitzatzeko, bilkari bakoitzari krema pixka bat jarriko diogu ondoan.