2018/12/18

ARGAZKI LEHIAKETA

Kaixo Lagunak,

Berbalagun material sorta jaso berri dugu. 3 pack banatu nahi ditugu. Horretarako argazki lehiaketa bat antolatuko dugu.



 Edonork har dezake parte, Berbalagun izan ala ez.

Bakoitzak 3 argazki bidal ditzake. 

Aiaraldeari buruzkoak izan behar dira (Euskara, natura... baina Aiaraldekoa)

Behin guztiak jasota, facebooken (Aiaraldea Berbalagunak) jarriko ditugu eta 3 bozkatuenek material sorta eramango dute.  Urtarrilaren 14an bozketen zenbaketa egingo dugu.

Gaurtik hasita urtarrilaren 7ra bitartean Argazkiak bidaltzeko aukera duzue, helbide honetara: aiaraldea@aek.eus

Eskerrik asko eta zorte on!




2018/09/20

ZATOZ GUREKIN

Gaurtik hasita, eta Euskal Herri osoan, zabalik dago izena emateko epea mintzalagun, berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan sartzeko.

Denetarik dago aukeran: astean behin tabernan elkartu gustura eta lasai hitz egiteko, Kirolaz eta Naturaz gozatzera joan, mintzodromoetan parte hartu, bizikleta hartuta lagunarteko txangoak egin, gurasolagunetan aritu... Denetan sentituko zarete primeran, nork bere helburua beteko duelako seguru: euskara-eskoletan ikasitakoa praktikatzeko abagunea, jende askorekin euskaraz egiteko aukera, inguruko euskaldunekin harremanetan hasteko modu zuzena... Hori guztia egongo da, bai eta askoz gehiago ere: parada bikaina da pozik ibiltzeko eta aisialdian ondo pasatzeko.

Gaurtik aurrera, bestalde, herriz herri aurkeztuko dira mintzapraktika-egitasmoak; ikasturte honetan, toki gehiagotan antolatuko dira taldeak, euskara gero eta indartsuago ager eta entzun dadin nonahi.

Beraz, 2018-19 ikasturte honetan parte hartu nahi baduzu mintzapraktika-programaren batean, jadanik eman dezakezu izena zure gustuko egitasmo(et)an: Euskal Herrian, 100dik gora antolatuko dira, hainbat lekutan! Aski duzu zeure inguruko euskaltegi, euskara-elkarte edo euskara-zerbitzuetara jotzea, edota izena emateko fitxa hau betetzea.

2018/06/05

ELKARREKIN JOLASTEN URDUÑAN!!

Ikasturtea aurrera doa eta ia-ia amaitu egin zaigu. Horregatik hil honen 20an berriro ere elkartuko gara Urduñan, ikasturteko azken ekintza egiteko!

Oraingoan, betiko jolasak izango ditugu: sokasaltoa, txingoa, zapia... aurpegiak margotuko ditugu, agian apur bat dantzatu... Ezin duzue galdu!!!

Animatu eta etorri!!! Guraso, seme-alaba, aiton-amona, izeba edo osaba bazara, gurekin jolastera hurbildu!! Primeran pasatuko dugu, euskaraz gainera!!

NOIZ: Ekainak 20, asteazkena
NON: Urduñako Foru plazan
ORDUA: 17:30

2018/04/11

AITZOL eta BERE TXOTXONGILOAK URDUÑAN!!

Apirilaren 18an hitzordua izango dugu Urduñan, txotxongilo ikuskizun polit-polita!
Aitzol Villahozek bere txotxongiloak erabiliko ditu ipuinak kontatzeko, une xarmangarriak sortzeko eta irudimena lantzeko.
3 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako ikuskizuntxoa izango da. Animatu eta hurbildu!

ZER: Txotxongilo ikuskizuna
NOIZ: Apirilaren 18an, asteazkena
NON: Urduñako alondegiko aretoan
ORDUA: 17:30-18:30

2018/03/15

GAILETA TAILERRAREN KRONIKA


Atzo elkarrekin sukaldean gozatzeko aukera izan genuen. Gaileta goxo-goxoak prestatu genituen. Horretarako 7 familia elkartu ginen Urduñako Alondegiako sukaldean eta osagaiak mahai gainean izanda, lanean hasi ginen.

Irina, arrautzak, azukrea, txokolatea... nahasketa perfektua egin genuen eta ore-bolatxoak egin ondoren, labean sartu genituen. Ikusi nahi al duzue zein izan zen emaitza? Hona hemen argazkitxo batzuk:







2018/03/06

GAILETAK ETXEAN EGITEN IKASTEKO TAILERRA URDUÑAN!!

Hurrengo astean gaileta goxo-goxoak prestatzen ikasiko dugu. Urduñako gurasolagunak Alondegian elkartuko gara eta elkarrekin ikasiko dugu.

Bi egunetan egingo dugu: martxoaren 14an eta 17an

Beraz, aitzakiarik ez! Jantzi amantala, eskuak ondo garbitu eta etorri gozatzera!!

ZER: Gaileta-tailerra
NON: Urduñako Alondegiako sukaldean
NOIZ: Martxoak 14 (17:30) eta martxoak 17 (11:30)
IZENA EMAN: aintzane-p@aek.eus edo 685723598 telefonora mezua bidalita.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Martxoak 12
EKARRI BEHARREKOAK: Amantala eta gailetak eramateko ontzia

2018/02/19

Larunbatean Valdezcarayn izan ginen, hemen egindakoa laburtzen duen bideotxo bat



BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

2018/02/06

KOLORE, KOLORE...



Urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an hainbat gurasolagun elkartu ginen Urduñako alondegian euritako polit-politak margotzen ikasteko...

Hasteko, klariona baliatu genuen nahi genituen marrazkiak egiteko (eta pilo bat egin genuen!) eta ondoren, margotzera!! Gurasoen laguntza izan genuen, noski, eta primerako euritakoak lortu genituen.

Argazkiak ikusi nahi??





2018/01/17

EGURALDI TXARRARI, EURITAKO POLIT-POLITAK!

Neguan bete-betean sartuta egonda, badakigu Euskal Herrian eguraldia ez dela "ona" izaten. Euria ia-ia egunero ikusten dugu eta horregatik modurik alaienean hartzea erabaki dugu: euritakoak margotuko ditugu!

Horretarako tailerra antolatu dugu eta bi txanda izango dira:
1. urtarrilak 27-otsailak 3 (larunbatak), 11:00etatik 13:00etara
2. urtarrilak 31-otsailak 7 (asteazkenak), 17:00etatik 19:00etara

Ekarri beharrekoak: umeentzako amantala eta kolore bakarreko euritakoa (plastikozkoek ez dute balio, ohialezkoak izan behar dute)

Izena emateko azken eguna URTARRILAREN 26a izango da. Leku mugatuak

ZER: Euritakoak margotzeko tailerra
NON: Urduñako alondegian
NOIZ: urtarrilak 27 eta 31, eta otsailak 3 eta 7
ORDUA: 11:00etan larunbatetan, 17:00etan asteazkenetan
IZENA EMATEKO: aintzane-p@aek.eus edo 685723598

Oharra: urtarrilaren 26tik aurrera ez da izenik jasoko