2017/06/19

Argazki lehiaketa: Urduña

Ziurrenik leku kuttuna izango duzue herria. Txikitako jolastokia, lagun-koadrila elkartzeko taberna, umeekin jolasteko plaza, egun sargorietan egarria asetzeko iturria... Bada, horiek guztiak ezagutu nahi ditugu!

Atera argazki bat Urduñako lekurik berezienean eta bidaliguzue, azalpentxo txiki batekin. 
Sare sozialetan zabalduko ditugu argazkiak eta bozken bidez irabazlea argituko dugu. 

Argazkia bidaltzeko azken eguna: ekainak 30
Nora bidali: aintzane-p@aek.eus
Sariduna noiz jakin: uztailak 5
Saria: Bertako produktu sorta eta kultura ekitaldi baterako sarrera bikoitza

2017/06/05

Gurasolagunak Mairuelegorretan

Asteburu osoa euri mehatxua egon ostean igandean ateri esnatu ginen. Autotan elkartu eta Muruara abiatu ginen, hortik aurrera euri azpian eman genuen. ordu bateko txangoa kobara, barnetik ordu luzez eta autoetara berriz itzultzea.

Oso ongi pasa genuen, lokatzez aurpegiak zikintzen, txoko politak bisitatzen, estalaktitak, estalagmitak, kolomak....