2008/12/22

Eutsi!

Eutsi! filma abenduaren 23an, arratsaldeko 19:30etan Laudioko Basalarrina Euskal Topagunean proiektatuko dugu. Komedia dramatiko honek Kepa eta Martinen istorioa kontatzen du. Ondo pasatzeko eta barre egiteko aukera ezinhobea da!

2008/12/18

Txoborro magoa

Datorren abenduaren 19an Laudion, Txoborro magoa ikusteko aukera izango duzue. Ikuskizuna arratsaldeko 17:00etan Ugarteko elizaetxean izango da.

2008/12/17

Berba Zirkuitoa

Pasa den abenduaren 3an Amurrioko berbalagunek berba zirkuitoa antolatu zuten. Zirkuitoa Amurrioko tabenetatik izan zen eta taberna bakoitzean hainbat ekintza antolatu zituzten: Eroglifikoak, esamesak, informazio bilketa, ipuin kontaketa... Oso ekimen arrakastatsua izan da, parte hartzaileak errepikatzeko gogoarekin geratu dira. Hona hemen argazkiak:

2008/12/12

Santa Luzia azoka

Abenduaren 12an, Santa Luzia egunaren bezperan, Orozkoko azoka nagusia ospatuko da. Azoka honek bi atal ditu: ganadu erakusketa batetik, eta nekazaritzako elikagaien salmenta bestetik. Azoka goiz osoan zehar izango duzue ikusgai.

2008/12/11

Jon Plazaola

Ostiral honetan, abenduak 12, Jon Plazaola izango dugu Artziniegan. Aktore honek bakarrizketak, imitazioak... egiten ditu eta txisteak kontatzen ditu. Gazte eta helduentzat zuzendutako ikuskizun hau arratsaldeko 20:00etan, Artziniegako kontsultorio gainean izango da.

2008/12/10

Saharako barrenak miatzen

Datorren abenduaren 11n Asier Arantzabalek eta Mila Gallastegik "Sahararen barrenak miatzen" diaporama aurkeztuko dute. Saharako basamortuan, Tassili N'Ajjeren inguruan egindako bidai bitxia erakutsiko digute. Ikus-entzunezkoa Laudioko Basalarrina elkartearen egoitzan, arratsaldeko 19:30etan izango da.

2008/12/09

Ander Lipus

Pasa den azaroaren 13an Ander Lipusek "Hala mintzatu zen zapatrusta" izeneko antzezlana aurkeztu zuen Laudion eta berbalagunok hau ikusteko aukera izan genuen. Hona hemen argazkiak:

2008/12/05

Durangoko azoka

Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokaren 43.edizioa ospatuko da. Bertan euskal liburugintzan eta diskogintzan dauden nobedade guztiak aurkituko dituzue. Amurrioko eta Orozkoko udalek azoka bisitatzeko bidaiak antolatu dituzte. Informazio gehiago: 945 892 334 (Amurrio) edo 946 339 945 (Orozko).

2008/12/03

Euskaraz bai

Datorren abenduaren 13an Kontseiluaren 10.urteurreneko Ekitaldi Nagusia ospatuko dugula gogora arazi nahi dizuegu. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan Barakaldoko BEC-n izango da. Doako sarrerak http://www.nierebanoa.com/ -n eskuratu ditzakezue. Euskararen normalizazioaren alde, eman dezagun pausu bat aurrera!

2008/12/01

Berba Zirkuitoa

Datorren abenduaren 3an, euskararen eguna dela eta berba zirkuitoa antolatu dute Amurrioko berbalagunek. Zirkuitoa Amurrioko tabernek markatzen dute eta euskaraz hitz egiteko hainbat ekintza antolatu dituzte. Parte hartzaile guztien artean Guzurtegi jatetxean 2 pertsonentzako afari bat zozketatuko dute. Parte hartu nahi duzuenok izena eman abenduaren 2a baino lehen: 945 892 334 / aiaraldea@aek.org. Euskaraz gozatzeko eta hitz egiteko aukera paregabea duzue!!!

2008/11/28

Go!azen

Go!azen musikala proiektatuko dute larunbat honetan, azaroak 29, Laudioko Lanbide Heziketan. Filmea ikusteko bi saio egongo dira, bata 17:30etan eta bestea 20:00etan. Anima zaitezte eta gozatu euskaraz filmatu den lehenengo musikal honekin!!

2008/11/25

Berbalagunak Txakolindegian

Pasa den ostiralean Aiaraldeko Berbalagunak Urduñan bildu ginen "Gure ahaleginak" txakolindegia bisitatzeko. Eguraldi kaxkarra izan arren primeran pasatu genuen!!

2008/11/24

Zuk zuk jaunaren alfabetoa

Azaroaren 26an, Irrintzi antzerki taldeak "Zuk zuk jaunaren alfabetoa" izeneko antzezlana aurkeztuko du Laudion. Antzerkia arratsaldeko 18:00etan Basalarrina elkartearen egoitzan izango da. Antzezlana, Bernardo Atxagaren izen bereko liburuan oinarrituta dago eta umeei zuzenduta dago.

2008/11/21

Ipuin Kontalaria

Datorren igandean, azaroak 23, Lur Korta ipuin kontalaria izango dugu Aiaran. Ekitaldia Menoion, Kontzeju etxean, arratsaldeko 17:00etan izango da. Ipuin kontalariaren ostean, askaria eta umeentzako eskulan-tailerrrak egongo dira.

2008/11/19

"Gure ahaleginak" Txakolindegia

Datorren azaroaren 21ean, bisita bat antolatu dugu Urduñako "Gure ahaleginak" Txakolindegira. Arratsaldeko 16:15ean Urduñako Foru Plazan geratu gara denok elkarrekin joan gaitezen. Sarrerak 6€ balio du eta edonor joan daiteke. Txakolindegia bisitatzeko eta Aiaraldeko berbalagunak ezagutzeko aukera ezinhobea da!!!

2008/11/14

Euskal liburuen aretoa

Datorren astelehenean, azaroak 17, arratsaldeko 17:00etan Euskal liburuen aretoa zabalduko da Amurrioko liburutegian. Erakusketa azaroaren 21arte iraungo du eta haur eta gazte literatura bultzateko asmoarekin sortu da.

2008/11/13

Aiaraldean ingurumena zaintzeko bideak

Datorren azaroaren 14an hitzaldi bat izango dugu Aiaran. Aintzane Arbaizagoitiak Aiaraldean ingurumena zaintzeko bideak azalduko dizkigu. Hitzaldia arratsaldeko 19:30ean Menagaraiko eskolan izango da.

2008/11/12

Hala mintzatu zen Zapatrusta

Datorren azaroaren 13an Ander Lipus Laudion izango dugu "Hala mintzatu zen zapatrusta" izeneko antzezlanarekin. Antzerkia arratsaldeko 19:30ean Basalarrinan izango da. Interesa duzuenok bertara hurbildu eta gozatu!

2008/11/10

Euskara praktikatu nahi?

Hona hemen Laudioko Zuin aldizkarian argitaratutako berria:

Zuin aldizkariaren bitartez herritarrak berbalagun egitasmoan parte hartzen animatu nahi izan ditugu. Informazio gehiago: www.laudiokoudala.net/zuin/zuin369_e.pdf

2008/11/04

Bring it on

Datorren azaroaren 5ean, arratsaldeko 18:30ean "Bring it on" pelikula proiektatuko dute Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko zineman ("La Salle").

2008/10/28

Orozkoko aurkezpena

Pasa den ostegunean, urriaren 23an, Berbalagun aurkezpena izan genuen Orozkon. Bertan Orozkoko euskara zinegotziak, euskara teknikariak eta berbalagun dinamizatzaileak egitasmoaren nondik-norakoak azaldu zituzten.


Bertara hurbildu ziren herritarren zalantzak argitu ondoren, Orozkon berbalagun egitasmoa martxan jarri dugula ospatzeko lunch txiki bat izan genuen.


2008/10/16

Dantza ikastaroa

Aurten ere, Urduñako berbalagunek dantza ikastaro bat antolatu dute. Euskal dantzak irakatsiko dira asteartero, arratsaldeko 20:00etan "Las Profes"-en (Urduñan). Ikastaroa datorren asteartean, urriaren 21ean hasiko da. Interesa duzuenok bertara hurbildu eta dantzan hasi!!

2008/10/13

Mintza Kafea Urduñan

Urduñako udalak berbalagun egitasmoari eta euskarari bultzakada bat emateko asmoz mintza-kafea antolatu zuen pasa den irailaren 21an. Urduñako Foru-plazara hurbildu ziren guztiak kafea edaten zuten bitartean euskaraz mintzatzeko aukera izan zuten. Hona hemen argazkia.

2008/10/03

Berbalagunak bueltan!!!!


Kaixo BERBALAGUNok!!!

Hemen gaude berriro ere oporren bueltan ikasturteari hasiera emateko prest. Aurten ere iaz bezala hainbat ekintza proposatuko ditugu guztiok parte har dezazuen eta herriko euskaldunak elkar ezagutu zaitezten. Berbalagun egitasmoak euskaraz mintzatzeko eta ondo pasatzeko aukera ezinhobea eskaintzen dizu, ez utzi ihes egiten!

Dagoeneko iazko taldeak martxan jarri dira eta astero elkartzen hasi dira. Zu ere parte hartzeko prest egonez gero etorri guregana edo deitu telefonoz:

Aiara, Artziniega eta Okondo Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzua: 945 399 122

Amurrio AEK Euskaltegia: 945 892 334 Amurrioko Euskara Zerbitzua: 945 891 161

Laudio AEK: 946 726 722 Udal euskaltegia: 946 722 838 Euskara Arloa: 944 034 890

Urduña Urduñako Euskara Zerbitzua: 945 384 860

Zer da BERBALAGUN?

Egitasmoaren helburuak herriko euskaldunak elkar ezagutzea, hitz egiteko aukera gehiago sortzea eta orohar herriko euskararen egoera hobetzea izanik, euskaraz aritzeko astean ordu betez herriko hainbat euskaldunekin elkartzea da. Honetaz gain Berbalagunek zure gustuko ekintzak antolatuko ditu euskaraz gozatzeko.

Norentzat da BERBALAGUN?

Euskaraz mintzatu nahi duen edonorentzat, euskaldun zahar, euskara ikasle ohi zein egun euskara ikasle denarentzat.

Praktikatu gurekin!!!

2008/06/27

Agurra

Ikasturteari amaiera emateko iaz bezala, Aiaraldeko berbalagunak elkarrekin bazkaldu genuen. Delikan dagoen "El infierno" tabernan bildu ginen eta indaba goxo-goxoak jan genituen. Bertara hurbildu ginenok primeran pasa genuen indabak jaten eta bazkal osteko kantuetan parte hartzen. Berbalagunen argazkiarekin datorren ikasturte arte agurtzen zaituztegu! Uda on bat pasa!!!!!!!!

2008/06/19

Berbalagun bazkaria

Kaixo lagunok! Bi aste baino ez zaizkigu falta ikasturteari amaiera emateko. Horregaitik igande honetan, ekainak 22, bazkaria antolatu dugu Urduñan, San Joan jaia aprobetxatuz. Bazkaria arratsaldeko 15:00etan Infernu tabernan (Delikan) izango da. Aiaraldeko berbalagun guztiak elkar ezagutzeko eta kurtsoa behar bezala bukatzeko aukera ezinhobea da. San Joan jaia dela eta Urduñan azoka izango da eta hau ikusteko eguerdiko 13:00etan herriko plazan geratu gara. Igandean Aiaraldeko berbalagun guztiak Urduñan ikusi nahi ditut!!!! Anima zaitezte!!!!!!!!!!!!!!

2008/06/13

Diaporama-Artikutza

Kaixo lagunok! Pasa den astean iragarri nuen bezala, Laudioko berbalagun talde batek Artikutzaren inguruko diaporama aurkeztu zuen. Azkenean hogeita bost pertsona inguru bildu ginen eta talde honek prestatutako lanaz gozatu ahal izan genuen. Hona hemen bertaratutakoen argazkia:

2008/06/04

Diaporama - Artikutza

Bihar, ekainak 5, Laudioko berbalagun talde batek Artikutzaren inguruko diaporama aurkeztuko du. Arratsaldeko 19:00etan Laudioko Basalarrina Euskal Topagunean izango da. Berbalagun guztiak Basalarrinara hurbiltzea espero dut eta guztion artean berbalagun talde honek prestatutako diaporamaz gozatzea. Ondo izan eta bihar arte!!

2008/05/28

Euskal poteoa

Ostiral honetan, maiatzak 30, euskal poteoa antolatu dugu Laudioko berbalagunok. Tabernaz-taberna ibiliko gara euskaraz hitz egiten eta euskal giroaz gozatzen. Zuetariko edonor animatu daiteke eta arratsaldeko 19:00etan Arrañope tabernara hurbildu. Ostiral honetan guztiok poteatzera!!

2008/05/21

Senda Viva parkea

Ikasturteari amaiera emateko Basalarrina eta Laudioko AEK-k irteera antolatu dute Nafarroako Argetas herrian dagoen Senda Viva Parkera, bertan, Parke Tematikoa izateaz gain ikuskizunak eta bestelako gauzak ikusi ahal izango dituzue.
Irteera ekainaren 7an izango da, larunbata, eta txartelak Laudioko AEK-n izango dituzue salgai maiatzaren 30era arte.

2008/05/20

Artziniegako Euskararen Astea

Kaixo berbalagunok! hemen duzue Artziniegako euskararen astea dela-eta egin genuen kantu-bazkariko bi argazki eta baita aiko taldearekin ze ondo pasatu genuen ikusteko bideo bat ere. Egun itzela pasa den larunbatekoa, errepikatzeko modukoa nola ez.



2008/05/16

Mintza eguna

Kaixo berbalagunok!! Kurtsoa amaitzear dagoenez aurtengo Mintza egunaren berri eman nahi dizuet. Aurten Getxon izango da ekainaren 14an. Jai galanta prestatu dugu Euskal Herriko berbalagunak elkar ezagutzeko eta gozatzeko. Egun horretarako berbalagun bazkaria antolatu dugu eta animatzekotan aldez aurretik abisatu beharko zenukete. Hona hemen prestatu dugun kartela:

2008/05/14

Santa Luzia

Kaixo berbalagunak! Jakingo duzuenez astelehen honetan, maiatzak 12, Santa Luzia ospatu da. Astelehena izanda eta gehienok lan egin behar genuela kontuan hartuz ezin izan dugu behar bezala ospatu, horregaitik Laudioko berbalagunok igandean Santa Luziara ibilalditxo bat egitea pentsatu dugu. Bertoko giroa aprobetxatuz (erromeria, antzerkia...) igande goiza pasatzeko aukera ezinhobea eskeintzen dizuegu. Anima zaitezte eta igandean (maiatzak 18) goizeko 9:30etan Laudioko herriko plazan itxaroten zaituztegu!!

2008/05/09

Eriz Magoa

Kaixo lagunok!!
San prudentzio eta maiatzeko zubia pasata martxan jarraitzen dugu aiaraldeko berbalagunok. Magia gustuko izatekotan igande honetan , maiatzak 11, Amurrion Eriz magoa ikusteko aukera izango duzue. Helduentzako magia ikuskizuna izango da, arratsaldeko 20:00etan Alanbiken. Ez ahaztu pasa den asteazkenetik Urduñan herriko jaiak ospatzen ari direla, "ochomayo" famatuak!! Asteburu on bat pasa!!


2008/04/24

Bisita gidatua

Egun on! Atzo euskal ezkontzaren argazkiak erakutsi bagenituen, gaur pasa den ostiralean Urduñatik antolatu genuen bisita gidatuaren argazkia aurkezten dizuegu. Aiaraldeko berbalagunak bildu ginen eta talde polita osatu genuen. Bisita Urduñako berbalagun batek gidatu zuen eta primeran egin zuen, oso ondo pasatu genuen. Ea hurrengo batean berbalagun gehiago animatzen zareten!

2008/04/23

Euskal ezkontza

Kaixo lagunok! Jakingo duzuenez pasa den larunbatean, apirilaren 19an, euskal ezkontza ospatu genuen Urduñan. Bertako berbalagun talde batek antolatu zuen eta herriko gainontzeko euskaldunak animatu zituzten. Kriston festa izan genuen Urduñan eta horren adierazle honako argazki hauek:

2008/04/17

Mendi irteera

Egun on! Larunbat honetan, apirilak 19, mendi irteera bat antolatu dugu Orozko aldera. Oraingo honetan, Julen Reketa mendizale ezagunak lagunduko gaitu eta berarekin batera honako ibilbide hau egingo dugu: Urigoiti- Atxulaur- Supelegor- Lezardi- Urigoiti. Ibilaldia goizez izango da, goizeko 8:00etan Laudioko Herriko Plazan geratu gara guztiok elkarrekin Orozkora hurbiltzeko eta Urigoitin martxa hasteko. Itzulera eguerdiko 14:00ak inguru izango da. Animatu zaitezte oso ibilbide polita da ta!! Primeran pasako dugu!!

2008/04/16

Bisita gidatua

Arratsalde on! Ostiral honetan, apirilak 18, aiaraldeko berbalagunok Urduñako alde zaharra ezagutzeko bisita gidatu bat antolatu dugu. Bisita, arratsaldeko 19:00etan Foru plazan (argazkia) hasiko da eta euskaraz hitz egiteko prest dagoen edonor animatu daiteke. Ostiralean Urduñan ikusi nahi zaituztet!!

Txalaparta ikastaroa Urduñan

Urduñako berbalagunek martxan jarri dute txalaparta ikastaro bat. Zuk ere haiekin batera ikasi nahi baduzu jakin ostiralero arratsaldeko 19:00etan "Las profes"-en biltzen direla. Hona hemen berbalagun talde honen argazki pare bat:


2008/04/09

Film laburrak + solasaldia

Arratsalde on guztioi! Apirilaren 11n , ostirala, arratsaldeko 7,30etan euskarazko film laburren emanaldi bat egingo da Luiaondoko Zentro Sozialean. Emanaldi hau Hogeitalau Elkarteak antolatu du Aiarako Udalaren laguntzarekin. Guztira 10 film labur ikusi ahal izango dira eta ondoren, Gasteizko "TRASTAKA Ekoizleak" taldekoekin solasean aritzeko aukera izango dugu. Ostiral honetan denok Luiaondora!!