2012/05/29

SALBURUAREN ARGAZKIAK

Gogoratzen zarete Salburua ezagutzeko aukera izan genuela?

Zazpi berbalagun hurbildu ziren Salburuara Arkaitz San Joseren eskuz bisita gidatua egiteko.

Hurrengo helbidean sakatzen baduzu argazki guztiak ikusteko aukera izango duzu!!!

http://www.flickr.com/photos/berbalagunaiaraldea/sets/72157629849427684/

2012/05/21

LAUDIOKO LAMUZA PARKEA

Laudioko Lamuza parkea ezagutu nahi duzu?

Maiatzaren 27an, igandea,Urkijo Markesen aspaldiko lorategia bisitatuko dugu, bertako hainbat zuhaitzetara hurbildu eta hauen bitxikeriren bat ere entzungo dugu.Parkeak zuhaitzen aberastasun eta ugaritasun handia du, beste batzuenartean zedroak, ezkiak, magnolioak edo izeiak aurki ditzakegu.

Goizeko11:00etan Skate park-en ondoan dagoen zubian elkartuko gara paseoarihasiera emateko.

Anima zaitezte!

Informazio gehiago: laudio_berba@aek.org edo 607.673.744.

GURASOLAGUN LAUDION!!!

ZER EGINGO DUZU OSTIRAL ARRATSALDEAN? LAUDIOKO SENITARTE EUSKALDUNENTZAKO PROPOSAMENA

Dakizun bezala, Berbalagun egitasmoaren barruan umeak dituzten familientzako GURASOLAGUN mikroplana daukagu.

Ostiral honetan (hilak 25; 17:30ean) ERROSKILLAK EGITEN IKASTEKO UMEENTZAKO TAILERRA. Laudioko Gastronomia Museoan.

UMEEK 6 URTE BETE GABE (txikiagoak) IZAN BEHAR DUTE. Ezinbestekoa izena ematea aldez aurretik.

Eta hurrengo ostiralean (ekainak 1) ekimen bera egingo da baina 18:00etan eta 6 URTETIK GORAKO UMEENTZAT.

Izena emateko (ezinbestekoa), Berbalagun egitasmoko koordinatzaileri deitu (Bego: 607 673 744).


MINTZAEGUNA SANTURTZIN!

Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun eta mintzakide guztiak batuko gara berriro ere gure jai handian. VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan baitute egitaraua prestatzerako orduan:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa... eta sorpresa gehiago!

Bazkarirako txartelak maiatazren 21era arte erosi daitezke. Nagusien menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakezue), eta umeen menua ere egongo da (azken honen prezioa argitu gabe dago oraindik). Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailengana jo.

Animatu Santurtzira!

2012/05/17

ARTZINIEGAKO BERBALAGUNAK!!!



Bat baino gehiago ariko da oraindik ileetatik tiraka, sagardotegi garaia amaitu zaiolako eta ez delako sagardotegira joan. Ez kezkatu, oraindik badago aukerarik!
Bazkari bat daukagu berbalagun, mintzalagun, mintzakideen artean zozkatzeko. Bai , bai, ondo irakurri duzue, bazkari bat Zornotzako Uxarte sagardotegian.
Zozketan parte hartzeko egin beharko duzuena zera da: zuen berbatalde, mintzataldearen argazki bat bidali beharko duzue praktikatuaek@gmail.com helbidera (talde bakoitzeko argazki bakarra).
Argazkiak jasotzeko azken eguna maiatzaren 13a izango da. Jasotako argazki guztien artean bazkaria zozkatuko dugu. Kontuan izan bazkariak maiatzean izan behar duela.
Animo eta parte hartu!

Zozketa horretan parte hartzeko nahian bidali digute Artziniegako berbalagunak goian ikusten duzuen argazkia! Hori bai, irabaztekotan, falta diren berbalagunak bazkarian nahi dituzte!!!

MAIATZAREN 20an GURASOLAGUN IRTEERA!!!

Luiaondoko berbalagunek familian egiteko paseotxo bat proposatu digute. Igande honetan, maiatzak 20, San Lorenzo landetara joango gara,horretarako ez ahaztu hamaiketakoa eta umeeekin jolasteko soka, pilota edo palak.

Primeran pasako dugulakoan gonbitea luzatu nahi dizuegu, goizeko 11:00etan Luiaondoko Sozilaren aurrean dagoen parkean elkartuko gara.


Informazio gehiago: laudio_berba@aek.org edo 607.673.744.

2012/05/11

SALBURUA!!

Salburua hainbat urmaelek osatzen dute -Arkautikoa eta Betoñukoa izanik bi urmael nagusiak-, bai eta larre egindako lurrek eta harizti txiki batek ere. Duela hainbat mende lehortu zuten, inguru hura soro bihurtzeko asmoz. Hala ere, 1994an hasitako lehengoratze lanek atzera eragin diote egoera horri, eta, gaur egun, Salburua dugu Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat, Batasunaren garrantzizko lekua Europako Natura 2000 sarean eta Ramsarreko nazioarteko garrantzia duen hezegunea baita.


Parkean barrena ibiltzeko, urmael nagusiak lotzen eta inguratzen dituzten ibilbideak erabil ditzakegu. Ataria interpretazio zentroari eta hegaztien bi behatokiei esker, hango aberastasun naturala ezagutzeko eta parkeaz gozatzeko aukera izango dugu.




MAIATZAREN 19AN GOIZEKO HAMARRETAN BISITA GIDATUA SALBURUAN!!!
IZENA EMATEKO 661082483 TELEFONO ZENBAKIAN EDO HURRENGO EMAILAN: sezquerro@hotmail.com

2012/05/04

GURASOLAGUN LAUDION

Maiatzaren 9an, asteazkena, ARRAÑO mendira joango gara aspaldiko bide batetik, Lamazu parkearen harresiaren ondotik doana. Arratsaldeko 5etan San Pedro elizpean geratu gara (Herriko plaza). Ideia gure seme-alabekin jolastea izango da: soka saltoan, pilotan, trukean... Pare bat pilota, soka eta klarionak guk eramango ditugu, beste ezer faltan botatzen baduzue zuek hartu iniziatiba.


Ah! Ez ahaztu askaria. Azken eguna izena emateko: maiatzaren 8a.


KONFIRMAZIOA BEHARREZKOA DA!!!