2008/05/28

Euskal poteoa

Ostiral honetan, maiatzak 30, euskal poteoa antolatu dugu Laudioko berbalagunok. Tabernaz-taberna ibiliko gara euskaraz hitz egiten eta euskal giroaz gozatzen. Zuetariko edonor animatu daiteke eta arratsaldeko 19:00etan Arrañope tabernara hurbildu. Ostiral honetan guztiok poteatzera!!

2008/05/21

Senda Viva parkea

Ikasturteari amaiera emateko Basalarrina eta Laudioko AEK-k irteera antolatu dute Nafarroako Argetas herrian dagoen Senda Viva Parkera, bertan, Parke Tematikoa izateaz gain ikuskizunak eta bestelako gauzak ikusi ahal izango dituzue.
Irteera ekainaren 7an izango da, larunbata, eta txartelak Laudioko AEK-n izango dituzue salgai maiatzaren 30era arte.

2008/05/20

Artziniegako Euskararen Astea

Kaixo berbalagunok! hemen duzue Artziniegako euskararen astea dela-eta egin genuen kantu-bazkariko bi argazki eta baita aiko taldearekin ze ondo pasatu genuen ikusteko bideo bat ere. Egun itzela pasa den larunbatekoa, errepikatzeko modukoa nola ez.



2008/05/16

Mintza eguna

Kaixo berbalagunok!! Kurtsoa amaitzear dagoenez aurtengo Mintza egunaren berri eman nahi dizuet. Aurten Getxon izango da ekainaren 14an. Jai galanta prestatu dugu Euskal Herriko berbalagunak elkar ezagutzeko eta gozatzeko. Egun horretarako berbalagun bazkaria antolatu dugu eta animatzekotan aldez aurretik abisatu beharko zenukete. Hona hemen prestatu dugun kartela:

2008/05/14

Santa Luzia

Kaixo berbalagunak! Jakingo duzuenez astelehen honetan, maiatzak 12, Santa Luzia ospatu da. Astelehena izanda eta gehienok lan egin behar genuela kontuan hartuz ezin izan dugu behar bezala ospatu, horregaitik Laudioko berbalagunok igandean Santa Luziara ibilalditxo bat egitea pentsatu dugu. Bertoko giroa aprobetxatuz (erromeria, antzerkia...) igande goiza pasatzeko aukera ezinhobea eskeintzen dizuegu. Anima zaitezte eta igandean (maiatzak 18) goizeko 9:30etan Laudioko herriko plazan itxaroten zaituztegu!!

2008/05/09

Eriz Magoa

Kaixo lagunok!!
San prudentzio eta maiatzeko zubia pasata martxan jarraitzen dugu aiaraldeko berbalagunok. Magia gustuko izatekotan igande honetan , maiatzak 11, Amurrion Eriz magoa ikusteko aukera izango duzue. Helduentzako magia ikuskizuna izango da, arratsaldeko 20:00etan Alanbiken. Ez ahaztu pasa den asteazkenetik Urduñan herriko jaiak ospatzen ari direla, "ochomayo" famatuak!! Asteburu on bat pasa!!