2011/01/31

Agate Deuna, Urduñan


Urtero bezala, aurten ere, Urduñako berbalagunok Agate Deuna eguna ospatu nahi dugu, horregatik datorren ostiralean, otsailak 4, plazara aterako gara gure makilekin kantatzera.

Animatzen bazara, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan "Las Profes" Ikastetxean entsegua egingo dugu. Ostiralean arratsaldeko 18:00etan geratuko gara Foru Plazan.

Entsegua: Otsailak 3, 18:00etan "Las Profes"
Kantaldia: Otsailak 4, 18:00etan Foru Plazan
Etorri zure familia eta lagunekin!

2011/01/25

Puron Ibaia


Urtarrilaren 15ean, Artziniegako berbalagunak Valderejo parke naturalean egon ginen. Eremu hau 1992 urtean izendatu zen parke naturala eta bere barrenean Euskal Herriko paisai politenetako bat gordetzen du. Berez, Arabako lurretan dagoen Valderejo parkean, Puron ibaia sortutako haranak egituratzen du, eta bere muga naturalak, Araba eta Burgosen arteko muga administratibo ere bihurtzen dira. Arabako mapetan ikusi duzuen mendebaldeko adar horren erdian kokatzen da Valderejo parke naturala.

Egindako ibilbidea Burgoseko Iurretan kokatzen den Herran herrian hasi ginen, eta hortik Riberako bidea egin genuen, guztira 3 ordutako ibilaldia, joan-etorria, solasean paseatzen joateko aitzakirik ezin hobea. Hasi eta gutzira Valderejo harana mugatzen duten erliebe malkartzuekin egin genuen topo, eta hauetan Puron ibaiak higatu duen arroila. Ondoren, harana zabaldu egiten da eta Riberako hustutako herrian hartu genuen etseden, eta bere eliza bisitatu. Eta buelta etxera. Goiza pasatzeko plan gozagarria!

Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen

2011/01/21

Sorpresa labean eta kroketak


Hona hemen abenduan, Laudioko berbalagunek sukaldaritza ikastaroan prestatu zuten menua:

Osagaiak:
  • Tipula erdia
  • 125 ml olio
  • 150 gr irin
  • Litro bat este
  • Urdaiazpikoa
  • Brick orea

Lehenengo eta behin tipula ondo zatituko dugu, oliotan bota eta gorritu denean irina gehitu behar dugu. Irina ondo busti behar da oliotan, irin zaporea desagertu dadin sukaldatu behar dugulako. Jarraian, esnea gehitu behar zaio, erosotasunagatik gomendatzen dugu ez botatzea dena batera, baina nahi izanez gero ez dago arazorik. Amaitzeko urdaiazpikoa ondo txikituta gehitu eta ondo nahastu ostean gatza behar duen erabaki. Oraingo honetan urdaiazpikoa erabiliko dugu, baina besamelak osagai ezberdinak onartzen ditu, hala nola, bakailaoa, zizak, arrautza egosia, zerbak...

Ondo nahastu behar da aurreko guztia eta ADI! erraz itsasten baita, beraz, bere gainean egon bueltak ematen. Prest egongo da eltzearen ertzeetatik berez kentzen denean.

Kroketak egiteko orea hoztu behar da, geroago, eta bakoitzaren trebeziaren arabera, esku, goilara edo dagoeneko asmatuta dagoen kroketak egiteko kit-az formak egin eta zartaginean fritiju olio bero-berotan.

Sorpresa labean prestatu nahi badugu hoztu baino lehen paketetxoak egingo ditugu brick izeneko ore bereziarekin. Paketetxoak egiteko irudimena baino ez duzue behar, adibidez zaku modukoak egin eta porru zati batekin goikoa lotu. Labea bero dagoenean (180ºC) paketetxoak sartu kolorea hartu arte. Hauek momentuak jan behar dira hoztean ez baitute krak egingo.